Albisteak

Ekitaldiaren irudia 

Ekainaren 21ean,  Merkataritza Berdea proiektuan parte hartu duten komertzioei egiaztagiria emateko ekitaldia egin zen goizeko 9:00etan Balmasedako Udalaren bilkura-aretoan.

Espainian eta EAEn aitzindaria den proiektu horren helburua da  tokiko ekonomiaren garapen iraunkorra eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzea. Bizkaian Balmaseda, Getxo eta Santurtziko udalek hartzen dute parte. Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak % 100ean finantzatuta dago, eta erakunde laguntzaileak dira Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Kontseilua (CECOBI) eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

Hobekuntza plan iraunkorra ezartzeko konpromisoa hartu eta Merkataritza Berdearen egiaztagiria jaso duten Balmasedako komertzioen zerrenda duzue hemen: Alas Nature, Calzados Mari Tere, Carnicerías Yoskar, Detalles, Foto Alonso, Gozopolina, Jardinería Aga, Juguetería Bai, Kibuc, La Balanza, Laura, Lencería Zuriñe, María Jesús Floristas, Muebles Eduardo Martínez, Muebles Gume, Pastelería Los Arcos, Perfumería Lorea, Pilar, Pipirigaña, Piruletos, Sastrería Andrade eta You & Me Calvin Klein.

Komertzio horiei energia-auditoretza egin ondoren eman zitzaien banakako hobekuntza-plana ezartzeko konpromisoa hartu dute. Plan horrek merkataritza-jarduera garatzeko gomendioak eta jokabide egokiak jasotzen ditu, betiere, ingurumena erantzukizunez eta garapen iraunkorrarekin bat zainduz.