Albisteak

Gabonetako erakusleihoak 
Balmaseda eta bere saltokiak Gabonetarako prestatzen ari dira. Hori dela eta, Gonzalo Santamaría, Sonia Peña eta Mª Begoña Ortiz de Vallejuelo diseinatzaileek gure udalerriko erakusleihoak Gabonetako apaingarri originalekin jantziko dituzte. Zalantzarik gabe, ikuskizun paregabea denez, horretaz gozatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure hiribilduko saltokiak biltzen diren kaleetan zehar osteratxo bat ematean Gabonetan oparitzeko ideiak jaso ditzakegu eta abenduro berriztatzen den ikuskizunaz goza dezakegu.