Albisteak

Kadagua ibaia 
Duela gutxiko uholdeek Alonsotegin, Balmasedan, Gueñesen, Sondikan eta Zallan  eragindako  kalteak  arintzeko premiazko neurriei buruzko Foru Agindua otsailaren 16an argitaratu zen BAOn.
Horren bidez, landa-ondasunei dagozkien 2015eko ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak salbuetsiko dira. Salbuespena udalerri horietako nekazaritza,abeltzaintza eta basogintzako ustiapenei emango zaie, kaltetutako uztak, abereak edo ondasunak baldin badituzte.
Era berean, hiri-ondasunei dagozkien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak salbuetsiko dira ekitaldi ekonomiko berean. Salbuespenerako kontuan hartuko dira etxebizitza, industria eta merkataritza establezimenduak, garajeak eta lanerako lokalak eta antzekoak, duela gutxiko uholdeen ondorioz kaltetu badira.
Gainera, kuota salbuetsiko da eta, kasuan kasu, baita 2015eko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren gainkarga ere. Salbuespena industria-jarduera, merkataritza-jarduera eta jarduera profesionalak dituztenei emango zaie, jarduerari loturako ondasunak edo negozio-lokalak kaltetu badira.
Azkenik, su-itzaltze eta salbamendu-zerbitzuen tasa salbuetsiko da, baldin eta zergaren sortzapena Zergei buruzko Arau Orokorraren 34. artikuluaren 3. zenbakian aipatzen diren pertsona fisikoei eta juridikoei edota erakundeei uholdeen ondorioz zerbitzuak ematean gertatu bada.
Salbuespenen eskaera
Uholdeetan kalteak jasan dituzten pertsonek aipatutako Foru Dekretu Arauemailean aurreikusi diren neurriak jaso nahi izanez gero, kaltetu egiaztagiria lortu beharko dute. Udalean eskatu ahalko da (bai bulego nagusietan, bai www.balmaseda.net udal webgunetik deskargatuz). Eskaerak, uholdeak eragindako kalteen frogekin batera, bulego nagusietan aurkeztu beharko dira (lehenengo solairua); martxoaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira. Hori egiteko modurik errazena eskaerari aseguruaren partea eranstea izango da; hala ere, lortu ezin bada, dokumentazio grafikoa onartuko da, hala nola argazkiak, bideoak, etab.


Eskaera