Albisteak

Kapel erakusketaren kartela 

 

Joan den ostiralean, maiatzak 21, “Kapelak eta kapelagintza garaikidea” aldi baterako erakusketaren hedabideen aurreko aurkezpena izan zen Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Jauregian; egun berean, arratsaldez, inaugurazioa izan zen La Encartada museoan. Hantxe, maiatzaren 21etik urriaren 31ra arte, ikusgai egongo dira aro garaikidean gizartean erabili diren ia-ia 100 kapel, esaterako, bombín mitikoa eta garai hartako punta-puntakoa, eta baita  Indiana Jonesi esker ezagun bihurtu zen “fedora” ospetsua ere. Kapel horietako gehienak  Sombrerería Gorostiagak laga ditu erakusketarako. Gainera, kapelagile baten denda-tailerra ikusteko aukera dago erakusketan, eta bertan desagertzear dagoen ehun urteko lanbide horren sekretuak ezagutu ahal  ditu bisitariak. Oso erakusketa gomendagarria da; ez duzu erraz ahaztuko. 

Erakusketa museoaren ohiko ordutegian ikusi ahal da: asteartetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, larunbatetan  10:30etik 19:00etara eta igandeetan 11:00etatik 15:00etara. Sarrerak euro bat balio du. Sarrera dohainik  6 urtetik beherako umeentzat eta langabeentzat (langabezia txartela erakutsi behar da).