Albisteak

FEVE 

Tren-enpresak gogo onez hartu ditu Bilbo-Balmaseda-Galtzada-Bilbo aldiriko trena egunero hartzen duten bezeroen iradokizunak, eta aldaketak egin ditu zenbait trenen maiztasunean. Abenduaren 15etik aurrera jarriko du indarrean ordutegi hori. Horrenbestez, honela geratuko da ordutegi-taula:

• Galtzadatik Bilbora 05:57an irteten den trena 10 minutu lehenago irtengo da, 05:47an alegia, abenduaren 15etik aurrera. Ordutegia aurreratzeak eragina izango du ibilbide osoko geltoki eta geraleku guztietako irteera-ordutegian.
• Enkarterriko lineako ohiko bezeroen eskariei erantzuteko asmoz, Galtzadatik 15:48an irteten den erdi zuzeneko trena ordu berean irtengo da, baina geldialdia egingo du geltoki eta geraleku guztietan.
• Larunbat, igande eta jaiegunetan Balmasedatik 22:25ean irteten den trena Galtzadatik irtengo da 22:22an.
• Erdi zuzeneko aldiriko tren guztiek geldialdia egingo dute Zaramilloko geralekuan.

Ordutegiari eta garraio-txartelei buruzko informazio gehigarria nahi duten guztiek dei dezatela, arren, honako telefono-zenbaki honetara: 94 425 06 15