Albisteak

Enkartur 
Fitur estatu osoko nazioarteko turismo azokarik garrantzitsuenetakoa da, eta urtero milaka eta milaka  pertsonari sektore honetako joerarik berritzaileenak erakusten dizkie. Beraz, erakusleiho garrantzitsua da, eta Enkarterri, beste urte batez, bertan egon behar zen. Horretarako, Enkarturrek asteburuko egonaldien eskaintza bereziak jasotzen dituen hainbat liburuxka prestatu ditu, gehienbat honako jarduera hauetara bideratuta: Erdi Aroko Azoka, Balmasedako Aste Santua, Gueñesko Paperezko Soinekoen Lehiaketa edo Galarleiz Mendi Maratoia. Horrez gain, paperezko soineko ugari erakusgai egon ziren. Enkarterriko eskaintzak Bilbao-Bizkaia (Foru Aldundiak aurkeztutakoa) eta Euskadi (Eusko Jaurlaritzak aurkeztutakoa) izeneko standetan egon dira erakusgai.
Gure eskualdeari eskainitako eremuan, bisitariek gehienbat gastronomiaren inguruko informazioa eskatu dute, mendi ibilaldiak eta BTT ibilbideei buruzko informazioarekin batera, eta baita, landa turismoa, enoturismoa, kanpina eta umeei zuzendutako ekintzei buruzkoa ere. Era berean, ikusi dute Aste Santuko ospakizunaren inguruan interesa zuten pertsonek   zuzenean    gurean  ospatzen denari buruz galdetu zutela, Balmasedakoari buruz, alegia.