Albisteak

Facebook eta Twitter 
Udalak beste urrats bat eman du teknologia berriei dagokienez, eta duela aste batzuetatik hiribilduko informazioa eskura dezakegu gizarte-sareen bidez. Horrela, Udalak harremanetan jarri nahi du balmasedarrekin atari horien bidez, eta haien eskura jarri nahi ditu denontzat interesgarriak izan daitezkeen datuak, gertakariak eta ospakizunak. Gainera, herritarrei aukera eman nahi die euren iritziak, iruzkinak eta iradokizunak egin ditzaten. Udalak harantzago joan nahi du, gure hiribilduak mugak gainditu eta turismoa sustatzeko sistema ahaltsua eskura dezan. Sistema irekia lortzeko konpromisoa da, etengabe eraikitzen ari dena, informazioa gure pantailara zuzenean ahalik eta azkarren helaraziko diguna.

Facebook-en (Ayuntamiento de Balmaseda) eta Twitter-en (@AytodeBalmaseda) aurkituko gaituzu.