Albisteak

 

Apirilaren 5ean, Baan Marinan (Thailandia) misiolari lanak egiten zituen María José Aurteneche moja balmasedarra hil zen. 45 urtez aritu zen Baan Marina fundazioan egoera ahulean bizi ziren landa-inguruetako neska gazteak prestatzen eta prostituziotik aldentzen. Bizitza osoa behartsuen alde eman zuen misiolarietako bat joan zaigu.
Gure hiribilduko Misio Taldea eta Balmasedako Udala proiektu horren laguntzaileak dira. Samina agertu dute María Joséren heriotzagatik. Goian bego.