Albisteak

Kartela 

Aurreko edizioen arrakastaren ondotik, Merkatarien Elkarteak 2014ko udazken-neguko desfilea San Severino Plazara eramango du.
Balmadendak, Balmasedako Merkatarien Elkarteak, “Balmaseda Fashion Day” moda-desfile tradizionala datorren urriaren 3an (ostirala) antolatuko du. Aurtengoa bosgarren aldia duen hitzordu hau lehenengo aldiz egingo da San Severino Plazan. 14 establezimenduk parte hartuko dute: moda eta osagarriak, dekorazioa, estetika, argazkigintza eta eskulanak. Horiek guztiek denboraldi honetarako nobedaderik garrantzitsuenak jendaurrean erakusgai jarriko dituzte.
Aurreko edizioek ikusle aldetik lortutako arrakastaren ostean, ekitaldia San Severino Plazara aldatuko da, edukiera handitzeko asmoz. Lehenengo aldiz egingo da aire zabalean. Etortzen direnak erosoago egon daitezen, eserlekuak instalatuko dira ekitaldia ikusteko, Caritas Bizkaiari emango zaion 2 euroko dohaintza baten truke. Sarreren zenbakiekin, gainera, ikusleek elkarteko saltegietan trukatzeko deskontu-txartelen eta hainbat opariren zozketan parte hartuko dute.
Ekitaldian parte hartuko duten dendak honako hauek dira:
-Alas Creativas (eskulanak)
-Bilboderm (estetika)
-Budha (moda)
-Calzados Atyka
-Calzados Otxoa
-Cyan (moda)
-Estudio de Decoración Gonzalo
-Foto Sheila
-La Balanza (moda)
-Pipirigaña (haurrentzako moda)
-Sastrería Andrade
-Serafín Palazón Fotógrafos
-Ttipia (haurrentzako oinetakoak)
-Relojería Antonio de Francisco
Aurreko urteetan bezala, ekitaldiko gidariak Esmeralda Villa eta Amaia Celis izango dira. Ekoizlea, berriz, Iñigo Sastre (Media Sector), dendei ahotsa ematen arituko dena. Laguntzaileak Balmasedako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila dira.