Albisteak

50eko hamarkadaren omenezko jaia 

1950eko urtarrilaren 1etik 1959ko abenduaren 31ra arte jaiotakoei dei egiten zaie Balmasedako udal frontoian ekainaren 5ean izango den jaialdi handira joateko. Jaialdia 14:30ean hasiko da. Bertan estilo hauen jarraitzailek eta taldeak izango dira: ye-ye, hippy, Hermanos Anoz y las Hermanas Flamariqueren jotari jarraitzaileak, punk, Psikodelikoak, Georgie Dann eta udako abestiaren jarraitzaileak, country,kopla, underground, Rumberos de Peret, heavy, glam, Bailadores de cumbia, folk, Pinkfloyd, yenkan adituak, sirtaki, twist, kasatchok, rocker,mod, Go-gos del Lord y del Torre Ahedo, Jamaikako reggae-ak, eta Hiribilduaren Etxera ekartzen zutenak, Los Chimbos (txartelaz) eta udal bandaren (txartel barik) erritmoan eraman zuten pertsona guztiak.

Egitaraua:

  • 14:30h.Azken ardoa frontoian.
  • 15:00h.Bazkaria San Roque hotelean.
  • 17:30h.Musika taldeak 60 eta 70eko hamarkadetako abesti zoragarriak joko ditu,aldi berean bertaratzen diren guztiekin batera abesteko.
  • 18:30h.Goatekea.Leku iluna egongo da eta estu-estu dantza egiteko abestiak.
  • 21:30h.Ahal duenak salba dezala bere burua.Frontoian barra zerbitzua egongo daprezio herrikoietan eta baxera onarekin.

Ohar garrantzitsua: 60 euro sartu behar du bakoitzak bere kintaren kontu zenbakian, maiatzaren 7a baino lehen, hau guztia prezioaren barne:bazkaria, musika ekipoaren alokairua,ikuskizuna,opariak….Urte haietan bezalaxe jantzita joatea gomendatzen da,baina ez da derrigorrezkoa.