Albisteak

Balmasedar putxera 

Jaietako Programa
Urriak 19, ostirala
17:30ean: "Marinaren bidaiak" haurrentzako emanaldia, San Juan plazan.
22:30ean: Pregoia ÑKU taldearen eskutik, San Severino plazan.
22:30ean.: XXXV. ÑKU Komediak, San Severino plazan.
20:15ean: “Tomás Gogoratuz - Recordando a Tomás" abesbatza     kontzertua, San Severino parrokian.

Urriak 20, larunbata
12:00etan:“Madiber” haurrentzako antzerki eta magia emanaldia, San Severino plazan.
13:15ean:    Azkoaga   bandaren  kontzertua, San Severino plazan.
19:00etan: Koreografia eta playback lehiaketa, San Severino plazan.
22:00etan: “Una noche sin Sabina" kontzertua, Pub Altarrek babestua, San Severino plazan.
24:30ean: Ilia Dj + Pako Dj, San Severino plazan.

Urriak 23, asteartea
9:00etan – XLII. Putxera Lehiaketa
                 •Bertoko historiari buruzko lehiaketa
 Kalejira txistularien eta Rioja Express txarangaren eskutik
 Putxera-dastatzea Zoko Maitea elkartean
Guztia San Severino plazan.
14:15ean: Lehiaketetako sariak eta “Balmasedanísimo/a 2012” saria ematea, San Severino plazan.
 Herri bazkaria, San Juan plazako karpan.
18:00etan: Erromeria Erdizka Lauetan taldearen eskutik, San Severino plazan.
20:00etan: Dantzaldia Nuevo Talismán Show taldearen eskutik, San Severino plazan.

Urriak 28, igandea
10:00etan: Balmasedako XXII. Triala, Las Lacerasen.
12:00etan: Dantza alardea, Enkarterriko haurren taldeen eskutik, udal frontoian.

Nazioarteko Putxera Lehiaketa, XLII. edizioa
Aurten ere, Nazioarteko Putxera Lehiaketa egingo dugu gure zaindari San Severinoren egunean. Dagoeneko, ez zaigu esateko ezer handirik geratzen urtero egiten den lehiaketa honi buruz: aurtengoa 42. edizioa izango dela eta leku askotako sukaldariak erakartzen dituela ehun urtetik gorako udalerri honetan dugun tradizio honek.
Oinarriak
San Severino plazan eman behar da izena urriaren 23an bertan, 11:00ak baino lehen. Izena emateko 5 euro ordaindu behar du parte-hartzaile bakoitzak. Putxerak 12:00etatik 13:30era bitartean aurkeztuko dira eta 14:15 aldera jakingo dugu nork irabazi duen. Gogorarazi nahi dugu epaimahaiaren erabakia apelaezina dela. Nolanahi ere, iradokizunen bat baduzue,  jaso  egingo  dugu  eta  aintzat hartuko dugu hurrengo edizioetan. Epaimahaikideek errezeta tradizionala defendatuko dute, hau da, indaba gorriz edo pinkartez egindakoa, eta ohiko ongailuak ere onartuko dituzte (txorizoa, odolestea, urdaia, txerrikiak, saiheskia eta behi-hegala). Putxerak gutxienez, txorizoa, odolkia eta urdaia izango ditu.

Balmasedanísimo/a 2012
Segur aski, Balmasedanísimo/a sariari diogu estimurik handiena herritarrok; izan ere, Balmasedaren alde gogor lan egin duen pertsonari edo taldeari herritarrok egiten diogun maitasun-keinua da. Urriaren 23an, goizean ezagutuko dugu nork edo zer taldek irabazi duen sari goren hau.

Abesbatza kontzertua
Balmasedako Kolitza Abesbatzak kontzertu hunkigarria emango du 50 urtez baino gehiago abesbatzaren zuzendaria izan zen Tomás Negroren omenez. Urriaren 19an izango da, 20:15ean,   San   Severino   elizan.   Kolitza Abesbatza betidanik “bere abesbatza” izan bazen ere, Tomásek, bere ibilbidean zehar, beste abesbatza  batzuetan ere parte hartu zuen, adibidez,    Bizkaiko    Ingeniarien    Abesbatzan. Bertan, kide izateaz gain, noizean behin zuzendari lanetan ere aritu zen. Halaber, aukera izan zuen Basurtoko Inmakulada Abesbatza behin edo behin zuzentzeko.
Biek ala biek, Kolitza Abesbatzarekin eta Kolitza-Gazte haurren abesbatzarekin batera parte hartuko dute Tomás Negroren jaioterrian –hainbeste maite zuen hiribilduan– egingo den omenaldian. Kontzertu hau urtero egin izan da “San Severino kontzertua” izenpean, baina hemendik aurrera “Tomás Gogoratuz – Recordando a Tomás” izena hartuko du. Uztailaren 16an zendu zen Tomás Negro eta kontzertuari izen hori jarrita balmasedar ospetsua gogoan izatea lortuko dugu.
Halaber, kontzertuari ekin aurretik, meza bat egingo da haren omenez, 19:00etan.

Madiber
Magiaz eta dibertsioz betetako haur-ikuskizun honetan, magoak barre eta zirrara eragingo die umeei, magiaz, jokoez eta musikaz beteriko ekintzei esker. Familia osoarentzat da aproposa. Urriaren 20an izango da, 12:00etan, San Severino plazan.

Askotariko ikuskizunen lehiaketa
Askotariko ikuskizunen lehiaketa urriaren 20an egingo da, 19:00etatik aurrera. Izen-ematea egun horretan bertan egingo da, San Severino plazan jarritako agertokian. Emanaldien ordena izen-ematearena izango da. Playback lehiaketan, interpretazioa bera eta imitatzen den pertsonaiaren karakterizazioa hartuko dira kontuan. Musika CD batean eman beharko da, eta izen-ematearekin batera zehaztu egin beharko da zenbatgarren abestia erabiliko den. Epaimahaiak bi sari edo gehiago batera ditzake parte-hartzaileen artean banatzeko.

Una noche sin Sabina
“Una noche sin Sabina” kantautore ezaguna omentzen duen taldea da, eta haren kanturik onenak (20 kantu baino gehiago) jotzen dituzte. Lau musikari dira eta bi ordu baino gehiagoko ikuskizuna eskaintzen dute. Talde hau dagoeneko ezaguna dugu Balmasedan; izan ere, aurreko batean Pub Altarren izan ziren eta arrakasta handia lortu zuten. Ez galdu aukera! Urriaren 20an izango da, 22:00etan, San Severino plazan. Kontzertu hau San Severino plazan izango da, eta Pub Altar izango da babeslea.

Erdizka Lauetan
Erdizka Lauetan taldea San Severino Jaietan izango dugu aurten ere. Ikuskizun honetan saiatzen dira ikusleak parte hartu eta dantza egin dezaten. Talde horrek erromeriak gogorarazten dituen errepertorio zabala jotzen du. Ez da beharrezkoa dantza egiten jakitea eta nahi duen orok har dezake parte, koreografiako pausu guztiak irakasten baitituzte, parte-hartzaile guztiek goza dezaten. Urriaren 23an izango da, 18:00etan, San Severino plazan.
Eta 20:00etan berbena "Nuevo Talisman Show" talde ikusgarriarekin.

Barrakak
San Severino jaietan, urriaren 19tik 28ra bitartean barrakak egongo dira Dorre kaleko zelaigunean, udaletxearen alboan. Azken eguna, hau da, hilaren 28a (igandea) prezio merkeen eguna izango da, prezioak euro batera jaitsiko dituzte eta.

Aparkalekua Ateneoko parkingean
San Severino jaian, urriaren 23an, Ateneoko Parkingeko udaleko aparkalekuak zabalik egongo dira ibilgailua San Severino plazatik hurbil aparkatu nahi dutenentzat; izan ere, hori da gure jaietako gune nagusia. Parkinga 09:00etatik 23:00etara egongo da zabalik, etengabe. Zenbatekoa honako hau izango da: 6 euro egun erdia, eta 10 euro egun osoa. Erreserbak egiteko, 688802337 telefono-zenbakira deitu dezakezu.

AECC elkartearen diru-bilketa
Aurten ere Balmasedako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) diru-bilketa egingo du urriaren 23an, goizean, 11:00etatik aurrera. San Severino plazan egingo dute. Diru hori elkarteak abiarazten dituen jarduerak finantzatzeko erabiliko da, besteak beste: minbiziari buruzko informazioa ematea zenbait bide erabilita edota laguntza psikologikoa eskaintzea minbizia duten pertsonei eta euren senitartekoei.
Elkarteko kideek esan digutenez, boluntarioak behar dituzte zeregin horretarako. Parte hartu nahi duten guztiak diru-bilketarako jarriko duten mahaira hurbil daitezke.

Taberna eta txosnentzako ordutegiak
Hona hemen jai hauetan tabernak ixteko ordutegia:
Ostirala, urriak 19
II. taldea: 4:30ean.
III. taldea: 6:00etan.
Larunbata, urriak 20
II. taldea: 5:00etan.
III. taldea: 6:30ean.
Asteartea, urriak 23
II. taldea: 3:30ean.
III. taldea: 5:00etan.
Txosnak ixteko ordutegia, aldiz, honako hau izango da:
Ostirala, urriak 19
Musika: 1:30ean.
Ixtea: 2:30ean.
Larunbata, urriak 20
Musika: 3:00etan.
Ixtea: 4:00etan.
Asteartea, urriak 23
Musika: 1:30ean.
Ixtea: 2:30ean.