Albisteak

Putxera Lehiaketako kartela 

 

Jaietako egitaraua kontsulta ezazu.


Nazioarteko Putxera Lehiaketaren XL. edizioa
Aurtengo San Severino eguna, urriaren 23a alegia, larunbata izango da. Aurten, berriro izango dugu gure hiribilduko ohitura errotuenetako bat gure zaindariaren egunean bertan ospatzeko aukera; izan ere, urriaren 23ko goizean Nazioarteko Putxeren Lehiaketaren XL. edizioa ospatuko da.
Sariak
Hona hemen aukera paregabe horretarako sariak:

  • 1. saria: 600 euro, Txapela, Urrezko Putxera, eta bi pertsonarentzako bidaia La Roblako FEVEren espresean.
  • 2. saria: 300 euro, Zilarrezko Putxera, eta bi pertsonarentzako asteburua Kantabrian edo Asturiasen, Viajes Arzaberen eskutik
  • 3. saria: 180 euro, Brontzezko Putxera eta bi pertsonarentzako asteburua penintsulako 3 edo 4 izarreko hotel batean, Viajes Ecuadorren eskutik.
  • 4. saria: 150 euro, garaikurra eta bi pertsonarentzako asteburua bainuetxe batean, Viajes Iberiasen eskutik.
  • 5. saria: 120 euro eta garaikurra.
  • 6. saria: 90 euro eta garaikurra.
  • 7.etik 20.era: garaikurra

Oinarriak
Sari horietakoren bat eskuratu ahal izateko, sukaldariek izena eman beharko dute San Severino plazan urriaren 23ko goizeko 11:00ak baino lehen. Izen-ematean 3 euro ordainduko dira. Putxerak 12:00etatik 13:30era bitartean aurkeztuko dira, eta 15:00etan emango du epaimahaiak bere erabakiaren berri. Gogorarazi nahi dugu epaimahaiaren erabakia apelaezina izango dela. Nolanahi ere, sukaldarien iradokizunak jaso egingo dituzte hurrengo edizioetarako. Babarrun gorriez edo garbantzuez egiten den eltzeko horren ohiko errezeta defendatuko du epaimahaiak. Horiez gain, ohiko osagaiak erabili ahal izango dira: txorizoa, odolkia, urdaia, txerrikia, saiheskia eta behi-hegala. Hala ere, eltzekoak, gutxienez, txorizoa, odolkia eta urdaia izango ditu.

Beste lehiaketa batzuk
Goizean Bertako Historia Lehiaketaren erantzunak jasoko dira,  eta  erantzun guztiak bildu ostean jakingo dugu nork irabazi duen 2010eko Balmasedanisimo/a saria. Sari hori gure hiribilduaren alde egindako lanarengatik sari sinboliko hori merezi duen pertsona edo taldeari ematen zaio.

Tren bereziak
Gogorarazi nahi dizuegu FEVEk tren bereziak jarriko dituela urriaren 23an gau guztian zehar. La Galtzadatik Bilbora 1:08an, 2:57an eta 4:57an; Bilbotik La Calzadara 0:20an, 2:00etan, 4:00etan eta 6:00etan.

Kolitza Abesbatzaren kontzertua
Kolitza abesbatzak Tomás Negro zuzendaria omenduko du San Severino jaietan, urriaren 22an hain zuzen, eskainiko duen kontzertuan. Negro 25 urtez izan da abesbatzaren zuzendari, eta kontzertu horretan Alberto Carrerari emango dio batuta. Honako errepertorio hau aukeratu dute egun berezi horretarako:

  • Juan Pérez el Naranjero
  • Elurra
  • Neure Kolitza
  • 147. Kantata
  • Sanctus
  • Ave María
  • Bajo los Tilos
  • Iru Txito
  • Soon ah will be done

Kontzertua San Severino elizan izango da,   arratsaldeko 20:15ean.

Herri Kirolak
Urriaren 24an, igandean, herri kirolen zaletuentzako hitzordua interesgarria  dago 13:15ean San Severino plazan. Hantxe, Muguerza I eta Arrospide  2,80 metroko enbor handi bi mozten arituko dira. Ondoren, Urdax Magunazelaia  13 urteko harri-jasotzaileak bere indarraren erakustaldia egingo  digu.

II. Moda Desfilea
Moda Desfilearen II. edizioa izango da San Severino jaietako jardueretako bat. BalmaDendak (Balmasedako Merkatarien Elkartea) antolatu du desfile hori. Urriaren 29an izango da, eta bat egingo du Euskal Komertzioaren XI. Astearekin. Gainera, desfilean 20na euroko 20 txartel zozketatuko dira bertaratutakoen artean, saltoki bazkideetan erosketak egiteko.
Udalberriak ale hau argitaratzen dugun unean, honako hauek izango dira euren produktuak erakutsiko dituzten saltokiak:

  • Zaitegi
  • Lorea lurrin-denda
  • Centro Óptico
  • La Balanza
  • Pienso en mí
  • Laura
    Pilar
  • Zuriñe lentzeria
  • Andrade
  • Desireé
  • Piruletos
  • Pipirigaña
  • Mari Tere zapata-denda
  • Otxoa zapata-denda
  • Atyka
  • Bai jostailu-denda

Geure esker ona adierazi nahi diogu Hermanos Sarachagari, desfilean parte hartuko duten Balmasedako Futbol Taldeko jokalariei eta modu batera edo bestera (desfilean parte hartuz, antolatuz…) euren laguntza eskaini duten guztiei.
Sarrerak urriaren 25etik aurrera egongo dira salgai Eroski Bidaiak dendan 3na euroan.
Klaret Antzokian izango da hitzordua, eta bi emanaldi egingo dira: bata 18:00etan eta bestea 20:00etan.
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak diru-laguntza eman du desfilea antolatzeko.

ÑKU Komediak
Ohiko KÑU komediek ere alaituko dituzte jaiak. Euren emanaldietan herriko zein gaur egungo gaiei egingo diete erreferentzia modu umoretsuan. Hitzordua urriaren 22an, ostiralean, izango da 22:00etan San Severino plazan. Aurten, ÑKU Komediek bere 33. edizioa ospatuko dute.
Ikuskizun Askotariko lehiaketa
Urriaren 24an jai hauetan tradizio bihurtu den beste jardunaldietako bat izango dugu. Ikuskizun Askotariko lehiaketa da. Ikuskizun horrek San Severino plazako giroa alaituko du 19:00etatik aurrera.  Oinarriak ez dira azken urteotan aldatu. Animatzen diren lagun guztiek koreografia edota play-back atalean parte hartu ahal izateaz gain, 10 minutuz gozatzeko aukera izango dute. Eskenatokian bertan eman behar da izena. Koreografia lehiaketan parte hartu ahal izateko taldeak, gutxienez, hiru partaide izango ditu. Play-back lehiaketan interpretazioa zein imitatutako pertsonaiaren karakterizazioa hartuko dira aintzat.
Minbiziaren Aurkako Elkarteak dirua bilduko du
Urtero bezala, Balmasedako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) dirua bilduko du. Urriaren 23an egingo du San Severino plazan, 11:00etatik 14:00etara. Lortutako dirua Elkarteak egiten dituen jardueren gastuak ordaintzeko erabiliko da, hala nola minbiziari buruzko informazioa ematea baliabide ezberdinen bidez, laguntza psikologikoa eskaintzea gaixotasun hori dutenei zein horien familiei eta lagunei, etab.

Loquilloren kontzertua
Emanaldirik aipagarrienetariko bat, zalantzarik gabe, Loquillok eskainiko du. Loquilloren kontzertua urriaren 30ean izango da, gaueko 22:30ean, San Severino plazan. Aurtengoa ez da izango Donostian bizi den musikari bartzelonar horrek Balmasedan eskaintzen duen lehenengo kontzertua. Oraingo honetan,   musikan  daramatzan 30 urteetako abesti rockeroenak eskainiko dizkigu. Kontzertuan ez dira falta izango, besteak beste, Cadillac Solitario”, “Todo el mundo ama a Isabel” edo “Rock´n´Roll Actitud” abesti ezagunak.
Kontzertuaren ondoren,  FEVEk Bilbora itzultzeko tren berezia jarriko du 1:30ean.
Kontzertua antolatzen lagundu duten ostalaritzako lokalak hauexek dira:

  • 600 euroko ekarpena eginda: Narú, Carambola, El Sitio, Ópera, Eguzki, Puntuan Konsulting (Altar eta Hotel San Roquek 300 euro bakoitza), Skamata, La Bodega, Pintxo i Blanco eta Provisional.
  • 300 euroko ekarpena eginda: Zornotza eta R&B.
  • 200 euroko ekarpena eginda: Catanga eta Katre.
  • 150 euroko ekarpena eginda: Geo eta Karmele.

Beste ekitaldi batzuk
Ez dago musikarik ez duen jairik, eta San Severino ez da salbuespena izango.
Batukada sanba musikaren azpiestiloa da, eta perkusioa erabiltzen dute Rio de Janeiroko inauterien erritmo alai eta azkarrak gogorarazteko. Musika alai hori urriaren 22an,      arratsaldean, entzun ahal izango dugu gune historikoko kaleetan.
Gureagoa den musikaz gozatzeko aukera ere izango dugu urriaren 23an arratsaldeko 18:00etan Erdizka Lauetan taldeak eskainiko digun erromerian. Laukote horrek kalitatezko folk musika eskainiko du, dantza errazak ikasi eta dantzatzeko oso egokia.
Horiez guztiez gain, Nueva Alaska orkestra handia taldearen dantzaldia azpimarratu nahi dugu. Talde horrek urriaren 23ko gaua alaituko du.

Umeentzako ekintzak
Etxeko errege-erreginek eurentzako leku berezia izango dute jaien egitarauan. Nazioarteko Putxera Lehiaketa ospatzen den bitartean, txikienek umeentzako parkea izango dute San Juan plazan. Bertan, puzgarriak eta mota guztietako jolasak aurkituko dituzte 11:00etatik 18:00etara bitartean.
Enkartur Elkarteak umeentzako “Circus, Circus” antzezlana antolatu du urriaren 24an egiteko goizean. Circo del Futurok honako ikuskizun hauek eskainiko dizkigu: Kekoren malabarismoak, Pocoyo eta horren okerkeriak, jolasak Caillou-rekin, magia, Txolito eta Tonini pailazoekin dibertitzeko aukera eta amaieran desfilea.
Familiek “Birusak erasoan!!!” ikuskizunaz gozatu ahal izango dute arratsaldean. Antzezlan horretan txotxongiloek egungo istorioak kontatuko dizkigute, Enkarturrek antolatuta.
Ginera, jai horiei amaiera emateko, Enkarterri dantza taldeko umeek ikuskizuna eskainiko dute Dantza Alardea, urriaren 31n, igandea, 12:00etan, udal frontoian.

Barrakak
Aurten urriaren 22tik 25era (biak barne) barrakak egongo dira Udaletxearen atzean. Ostiralean, hilak 25, egun herrikoia izango da eta barraka guztien prezioa euro bana izango da.  

Pilota partidak
Pilotazaleek ere gure ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute jaiotan. Oraingo honetan Lau t´erdiko txapelketako partida bat izango da. Ekitaldia udal frontoian egingo da urriaren 29an, 21:30ean. Ondoren, binakako partida jokatuko da. Sarrerak 20 euro balio du.  

Tabernak eta txosnak ixteko ordutegia
Hona hemen jai hauetan tabernak   ixteko ordutegia:
Hilak 22 eta 29, ostiralak:

  • II. taldea: 4:30 h.
  • III. taldea: 6:00 h.

23 eta 30, larunbatak:

  • II. taldea: 5:30 h.
  • III. taldea: 7:00 h.

Txosnak ixteko ordutegia, aldiz, honakoa izango da:

  • Hilaren 22a, ostirala: 2:00 h.
  • Hilaren 23a, larunbata: 3:00 h.