Albisteak

Jaien kartela 
Etorri da uda, eta, udarekin batera, Karmengo jaiak. Aurten badira hainbat berritasun: herri-bazkaria, gaztetxoen parkea eta batukada, besteak beste. Uda eta jai zoriontsuak opa dizkizuegu!
Ostirala, uztailak 13
22:00 - Habanerak Rioja Express taldearekin, Huequillosen.
Larunbata, uztailak 14
09:00 -Arrantza-leihaketa Zubi Zaharrean.
12:00 - XVI. tortilla eta marmitako gastronomia-txapelketak San Severino plazan.
13:00 - Hipo eta Tomax pailazoen “Dinbi Danba” ikuskizuna San Severino plazan.
14:00 - Gastronomia-txapelketetako sari-banatzeak San Severino plazan.
18:00 - Zezen-jaialdia.
20:00 - Erromeria Laiotz taldearekin San Severino plazan
24:00 - Su-ikuskizun ibiltaria Disco Death taldearekin.
00:45 - DJ Oihan Vega San Severino plazan.
Igandea, uztailak 15
11:00 - Nekazaritza-azoka (betiko produktuen dastatzea eta salerosketa) San Joan plazan.
12:00-14:00 - Umeen parkea San Severino plazan.
12:00-14:00 - Gaztetxoen parkea San Joan plazan.
15:00 - Herri-bazkaria. San Severino plaza.
16:30 - Mus-txapelketa eta herri-kirolak San Severino plazan.
18:00:00-21:00 - Umeen parkea San Severino plazan.
18:00:00-21:00 - Gaztetxoen parkea San Joan plazan.
20:00 - Txalupen jaitsiera.
20:30 - Apar-festa San Severino plazan.
21:00 - Txalupen jaitsierako sari-banatzea.
21:00:00 - Batukada Brincadeira taldearekin San Severino plazan.
Astelehena, uztailak 16
Goizean zehar: 3X3 saskibaloi-lehiaketa frontoi txikian.
18:00 - Herri-zekorketa.
Larunbata, uztailak 28
20:00 -  Nazioarteko dantza-jaialdia San Joan plazan.

Berritasunak
Uztailaren 15eko herri-bazkaria izango da aurtengo jaietako berritasun nagusietako bat. San Severino plazan izango da, eta menua ondokoa izango da: paella eta postrea (kesada eta gazta freskoa irasagarrarekin), ogia eta ardoa; 9 euroan. Ostean, nagusientzako jokoak egingo dira, esaterako, zaku-lasterketa.
Aurten, gainera, txikienentzako jolasen parkeaz gain, gaztetxoentzako parke bat ere antolatu da San Joan plazan. Uztailaren 15ean izango da. Besteak beste, tirolina jarriko da Historiaren museotik errekaren bestaldera, bai eta rokodromoa, kanoak eta arku-tiroa ere. Gazteak kanpoan diberti daitezen jolas andana, alegia.
Betiko txalupen jaitsiera, gazteenei zuzendutakoa, uztailaren 15ean izango dira. Arautegian hainbat aldaketa egin dira: Aurten dekoraziorik onena duen kanoa sarituko da, bai eta helmugara kide gehien dituela heltzen den txalupa ere. Beti bezala, gura den bezalakoa izango da txalupen materiala, eta postuen zozketa irteeran bertan, lehengo hiltegian, egingo da jaitsiera hasi aurreko minutuetan.
Su artifizialak ere berritasunekin datoz. Uztailaren 14an, 24:00etan su-erakustaldi ibiltari batez gozatzeko beta izango dugu. Jaialdia hirigune historikoko kaleetan zehar igaroko da, eta musikaz eta piroteknia-eztandaz blai dator. Bertaratzen direnei arren eskatzen diegu kontuz ibiltzeko, sua benetakoa izango baita.
Azkenik, nabarmentzekoa da uztailaren 15ean, igandez, jaiei bukaera emango dien batukada-ikuskizuna. Batukadaren musika perkusio-tresnez osaturiko taldeak egiten du, sambaren deribazio bat dela esaten da. Jatorria Afrikan badu ere, Brasilen oso ezagun egin da, eta handik igaro da Europara. Erritmoz jositako eztanda, udarako apropos-aproposa.
Zezenak
Uztailaren 14an (larunbata) 18:00etan Isabel Reyna Tartiere de Biedres andrearen ganadutegiko 6 zekor-zezen toreatuko dituzte Víctor Mendes, Oscar Higares, mari Paz Vega, Julio Benítez “El Cordobés” eta Sebastián  Palomo  Linares   zezen   hiltzaileek, eta Lilian Ferrani nobilleroak. Bestalde, uztailaren 16an (astelehena), 18:00etan ere bai, gure hiribilduko zaleen ausardia ikusteko aukera izango dugu; izan ere, Nafarroako Jesús Estenaga jaunaren ganadutegiko animaliekin egingo den zekorketan parte hartuko dute.
Honako hau da sarreren prezioa: 25 euro larunbatekoa eta 8 euro astelehenekoa.    11   urte  bitarteko  umeentzat 10 euroan salduko dira lehenengo eguneko sarrerak, eta zekorketa doan ikusi ahal izango dute.
Habanerak
Uztailaren 13an (ostirala), 20:00etan, Rioja Express taldearen eskutik atsegin hartuko dugu Habaneras sorta batekin. Horietan, Balmasedako konpositore askok egindakoak daude. “Volver a Balma”, Rosa Gómez Peredarena, “El Barracón” Aniquín maisuarena,  “Tú eres la rosa” Alejandre maisuarena, “Bajo los tilos” Javi Aguirre, “Se llama José Manuel” Rioja Express fanfarrearena eta “Voy a Balma” ÑKUrena.
Horrez gain, erritmo arinagoko abesti tradizionalak ere egongo dira; besteak beste, boleroak, balsak, corridoak...
Aurtengo berritasuna oso ezagunak diren bi gai izango dira. Horietako bat da “Los pasajeros”, hain zuzen ere, Manín taldeak 50, 60 eta 70eko hamarkadetan abesten zuen balsa. “Fue tan poco tu cariño” izango da gure herriko jaietan lehenengo aldiz joko duten gaia.  Rocío  Durcalen  ahotsean abestutako Juan Gabrielen corrido mexikar aski ezagun eta ospetsua da.
Nazioarteko Dantza Jaialdia
Eguzki Dantza Taldeak beste urte batez Nazioarteko Dantza Jaialdia antolatu du Karmengo jaiei amaiera emateko. Uztailaren 28an izango da, 20:00etan, San Juan plazan, eta talde gonbidatua Venezuelatik iritsiko da. Guanaguanare Nazioarteko Dantza elkartea da. Talde ospetsu hau 1978an sortu zen, eta Venezuelako Llanos Occidentales eskualdean emanaldik handienetarikoa bilakatu da. Marcos Yépez koreografo eta dantza maisuari esker, dantzari eta musikari gazte hauek euren lurraldean barrena ibiltzeko aukera izan dute, baita atzerrira irteteko aukera ere. Nabarmentzekoa da Apiro herriko (Italia) alkateak Europako dantza venezuelarraren mandatari gisa egindako ohorezko aipamena.
Barrakak
Festa hauetan ere barrakak izango ditugu. Atrakzioak zabalik egongo dira uztailaren 13tik 16ra bitartean. Barrakaren eguna hilaren 16an izango da, astelehenean, eta egun horretan euro bateko tarifak egongo dira. Instalazioak behin-behineko aparkalekuan jarriko dira, Ercorecaren ondoan.
Jai Batzordea
Karmengo jai hauek direla eta, Jai Batzordean arau berriak ezarri dira. Zazpi kideko mahaia eratu da: kultur eta gizarte-elkarteetako hiru ordezkarik, kirol-elkarteetako bi ordezkarik eta merkatarien elkarteko   ordezkari    batek   osatzen dute, Jai-arloko zinegotzi Kepa Intxaurberekin batera. Lehenengo batzarra iragarri aurretik gutun bat bidali zitzaien hiribilduko elkarteei, mahaian parte hartzeko eskaera egin zezaten. Parte hartzeko gogoa adierazi nahi dutenen artean hautaketa egin da, elkartekideen kopuruaren, elkartearen antzinatasunaren eta egiten dituen jardueren arabera. hautatze-prozesu horren bidez, honako elkarte hauek hautatu dira: Vía Crucis Biziduna, Zoko Maitea, Kolitza korala, Balmaseda FC, Baloncesto Balmaseda eta Balmadenda. Nolanahi ere, elkarte guztiek parte har dezakete, lan-batzarretan ideiak emanez, betiere denentzako jai-egitaraua egitea lortzeko. Hizpide dugun kasuan, beste elkarte hauek ere parte hartu dute: MotoClub Kolitza, Balmasedako Mendi Taldea, Balmekintza eta Errota Zahar.