Albisteak

Gaztetxoko 
Oporrak amaituta, Gaztetxokok berriro irekiko ditu ateak irailaren 23an. 13 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako gune honetan, hainbat tailer eta jarduera antolatzen dituzte urte osoan zehar.  Gainera, Pío Bermejilloko 40 zenbakiko (garai bateko liburutegia) instalazioetan, honako hauek aurkitu ditzakezu: ping-ponga, telebista, wii-a, mahai-futbola,  kontsultarako ordenagailuak, etab. Ostiral eta larunbatetan, 17:30etik 21:00etara egongo da zabalik.