Albisteak

Balmaseda Google Maps zerbitzuan 

Gaur egun oso garrantzitsua da saltokiak Interneten ere egotea. Bada, hori lortzeko bide bat da Google Maps. Zerbitzu horrek helbideak, negozioak, irispideak, etab. aurkitzea ahalbidetzen du, azkar eta doan. Hori dela eta, Udalak, Enkarterrialderen bitartez, kanpaina hasiko da Balmasedako komertzioak eta ostalaritza-establezimenduak Google Maps-en jartzeko. Horretarako, aipatutako lokaletako jabeek formularioa jasoko dute laster eta, behin beteta, Merkataritza Bulegora edo TAZera eraman beharko dute.