Albisteak

Egitasmoaren aurkezpena 
Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasque-k, Fagorrekin batera, Gosasun deritzon programa abiarazi du bizi-ohiturak hobetzeari begira. Horretarako elikaduraren, jarduera fisikoaren eta osasun emozionalaren arteko oreka bilatzen da, oreka pertsona eta bizitzako une bakoitzerako ezberdina dela jakinda. Orain dela gutxi Innobasquek eta Fagor Etxetresnak Taldeak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, Diet On Healt soluzioa doan jartzen du kooperatibak Gosasunen esku.
Balmasedak izango du, besteak beste, proiektuan parte hartzeko aukera. Bada, 55 eta 75 urte arten badituzu eta bizi-ohiturak hobetuz (dela elikadurari, ariketa fisikoari edo osasun mentalari dagokionez) osasuntsu egon nahi baduzu, doan parte har dezakezu Gosasun programan.  Horretarako, interneterako sarbidea duen ordenagailu bat, posta elektronikoa eta interneta erabiltzen jakitea (erdi mailako ezagutza) besterik ez duzu beharko. Fagorrek diseinatutako tresna aldizka erabiltzen baduzu, zure ohiturak hobetuko dituzu, eta, horrela, hobeto sentituko zara. Gainera, ekarpenak egin ahal izango dituzu, denon artean hobetzen joateko.
Lehenengo batzarra ekainaren 21ean egin zen arren, oraindik baduzu programa honek ematen dituen onurez baliatzeko aukera. Batzarrak hilero edo bi hilean behin egingo dira, eta parte-hartzaileak euren borondatez joango dira bizipenak partekatzeko. Halaber,  sei hilabete barru, proiektu amaierako batzarra egingo da.
Informazio gehiago jasotzeko, deitu 944044704 telefono-zenbakira edo bidali mezu bat info@dietonhealth.com helbidera.