Albisteak

San Joan iratzea 
Gure mendietan gutxi ikusten den zuhaixka bat aurkitu dute oraintsu. Balmasedan eta, oro har, Bizkaian San Joan iratze (Osmunda regalis) gutxi dago. Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua deritzon liburuaren arabera, espezie honen banaketa-area kostalde atlantikoa da eta leku epel eta tropikaletan hazten da.
Flora mehatxatua lau mailatan banatuta dago eta sailkapen horretan "arraro" moduan dago jasota gure iratzea, lizar loreduna bezala (Fraxinus ornus); Balmasedan hiru populazio daude eta Bizkaiko bakarrak dira.
San Joan iratzeak 2,5 metroko garaiera izan dezake eta iturburuei oso loturik dago.