Albisteak

Txapelketaren kartela 

Otsailean 84 urte zituela bat-batean hil zen Victor Orrantia Asunsolo, Balmaseda Futbol Club taldeko zuzendarietako bat. Langile sutsu eta kirolzale amorratu (batez ere futbolzalea) honek ia-ia 50 urte eman zituen talde honen alde lan egiten. Hori dela eta, Udalarekin batera Zuzendaritza Batzordeak erabaki du bere omenez kadete kategorian txapelketa antolatzea. Gainera  espero dugu “Victor Orrantia”ren omenezko txapelketa hau urtero-urtero egin ahal izatea eta gure lehiaketari zein eskualdeari ospe handia emango dioten taldeek parte hartzea. 
Lehenengo edizio hau ekainaren 4an eta 5ean egingo da, eta honako hauek izango dira parte hartzaileak: Athletic Club de Bilbao, Real Sociedad, Sociedad Deportiva Eibar, Club Deportivo Aurrera de Vitoria, Burgos Fútbol Club eta Sociedad Deportiva Balmaseda Fútbol Club. Txapelketa liga txiki gisa antolatu dugu. Beraz, ekainaren 4rako hiru taldek osatutako bi multzo egin ditugu eta goizez zein arratsaldez lehiatuko dira Salinillas futbol-zelaian. Ekainaren 5ean, berriz, finalaurrekoak, 5. eta 6. zein 3. eta 4. sailkatuak nortzuk izango diren erabakitzeko partidak eta finala jokatuko dira La Balugan.


Partiden ordutegia hauxe da:
Ekainaren 4a, larunbata:
11:00etan: Balmaseda F.C. vs Athletic Club.
12:00etan: Athletic Club vs C.D. Aurrera de Vitoria
13:00etan: Balmaseda F.C. vs C.D. Aurrera de Vitoria
17:00etan: Real Sociedad vs S. D. Eibar
18:00etan: Burgos C.F. vs S.D. Eibar
19:00etan: Real Sociedad vs Burgos C.F.
Ekainaren 5a, igandea:
9:30ean:  A multzoko lehenengo sailkatua vs B multzoko bigarren sailkatua
10:30ean: B multzoko lehenengo sailkatua vs A multzoko bigarren sailkatua
11:30ean: 5. eta 6. sailkatuak erabakitzeko partida
12:30ean: 3. eta 4. sailkatuak erabakitzeko partida
13:30ean: Finala
Bukatzeko, garaikurrak banatuko ditugu.