Albisteak

Energia 
IES Balmaseda BHIk, dagoeneko lehenengo pausuak eman ditu ikasturte honetan Eskolako Agenda 21eko proiektuan. Aurten  zortzigarren edizioa izango da.
Ikasturte  honetan  ikastetxea, aurreko urteetan landutako gaiak alde batera utzi gabe, energiaren ikasketan oinarrituko da. Garrantzi handiko gaia da hau; historian zehar gure biziko beharrak betetzeko baliabidea izan dena, orain, ingurumenaren arazoen mehatxu, motore eta ardatz bihurtu da energia. Arazoa, planeta osoan dabil eta ondorengo belaunaldien bizitza arriskuan dago.
Energiaren kontsumo handiak hiru arazo nagusi ekartzen du: lehenengoz, inguruaren narriadura, bigarrenez baliabide naturalen agorpena eta azkenik energiaren erabilera eta kontsumoaren banaketaren arteko zentzugabeko desoreka bai nazio zein herritarren artean.
Hori dela eta, proiektu honen helburua hezkuntza-komunitatean energiaren erabilera arduratsua egiten eta baloratzen ikastea da.