Albisteak

Azokaren kartela 

Ekainaren 23tik 26ra egingo da Balmasedan Garagardoaren Azokaren II. edizioa. Balmaseda Futbol kirol klubak antolatzen du azoka hori, Paulanerren eta Udalaren laguntzarekin. San Juan plazan jarriko den karpa estalian egingo da azoka eta ekainaren 23an (osteguna) eta 24an (ostirala) 19:00etatik aurrera zabalduko dute. 25ean (larunbata) eta 26an (igandea), berriz, goizetik egongo da zabalik. Sarrera librea izango da leku guztiak betetzen diren bitartean.
Etorri eta gozatu lagunekin, familiekin, lankideekin, taldekideekin edota bikotekidearekin Alemaniako ohiko jakiez eta garagardo freskoaz, animazioaz, musikaz eta dibertsioaz. Ez geratu egarri!


Egitaraua
Ekainak 23, osteguna
19:00tan: Inaugurazioa
19:30tan: Animazioa, fanfarriak lagunduta
Ekainak 24, ostirala
23:00tan: DJ Corino & DJ Haro
Ekainak 25, larunbata
12:00tan: Begi FMren Zuzeneko emankizuna
23:00tan:  DJ Maki The Boss
Ekainak 26, igandea
13:00tan: Azkoaga bandaren kontzertua Klaret Antzokian