Albisteak

Enpresak sortzeko ideia eta proiektuen III. Lehiaketa  

BEHARGINTZA – ENKARTURrek zure ametsa betetzen laguntzen dizu autoenplegu zerbitzuaren bitartez. Ekintzailea bazara, proiektua baduzu eta garatzeko irrikan bazaude, zure helburua betetzeko aukera emango dizute.
Enpresak sortzeko ideia eta proiektuen III. Behargintza – Enkartur Lehiaketak sari bikainak emango dizkizu zure jarduerari ekiteko eta arrakasta lortzeko. Proiektua 2012ko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar duzu Gueñesko Behargintza – Enkarturren. Proiektu guztien artean hiru sarituko dira:
- Lehenengo saria: 1.000 euro + lokala diruz lagundutako alokairu-araubidean, enpresaren lehenengo hiru urtean proiektua garatu ahal izateko (balorazioa: 8.000 euro).
- Bigarren saria: 500 euro + lokala diruz lagundutako alokairu-araubidean, enpresaren lehenengo hiru urtean proiektua garatu ahal izateko (balorazioa: 8.000 euro).
- Hirugarren saria: lokala diruz lagundutako alokairu-araubidean, enpresaren lehenengo hiru urtean proiektua garatu ahal izateko (balorazioa: 8.000 euro).

Informazio gehiago lortu eta ikastaroan izena eman nahi baduzu, deitu 946 690 877 telefono zenbakira, edo bestela sartu www.behargintza-enkartur.net web orrian edo Emprendedores en Encartaciones  Facebook-eko taldean.