Albisteak

Kartela 
Balmaseda FTk, Udalak eta Paulanerrek lagunduta, III. Garagardo Azoka antolatu du. Maiatzaren 31n hasiko da aurten, 19:00etan, eta ekainaren 3ra arte (igandea) garagardo ona eta Alemaniako jakiak gozatu ahal izango ditugu. San Juan plazan instalatuko da karpa estalia. Ekainaren 1ean (ostirala) zabalduko da 19:00etan, eta ekainaren 2an eta 3an azoka egun osoan egongo da zabalik. Zatoz eta gozatu lagun artean!