Albisteak

II. MARTXA KOLITZA BTT TUTO 

Balmabike elkarteak, Udalaren laguntzaz, antolatu  du  II.  Martxa  Kolitza BBT Tuto. Urriaren 9an izango da, 9:30etik aurrera. Izena aldez aurretik emanez gero,18 euro ordaindu beharko dira eta probaren egun berean 21 euro. Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte martxan. Horretarako, aurretik izena eman beharko da balmabike.com web gunean urriaren 9a baino lehen, edo, nahiago izanez gero, martxaren egun berean eman ahal da izena 8:00etatik 9:00etara bitartean, Udal Frontoian. Bertan banatuko dituzte, gainera, dortsalak.
Ibilbidearen zailtasun maila ertain-altua da eta 42 kilometro egin beharko dira. Honako hau da ibilbidea: San Severino plazatik irten, jarraian Pandozales igo, Las Lacerasera jaitsi hormigoi-pistatik, ibai ondoan trial-zirkuitu batzuk egin Peñas Blancas-era iritsi aurretik, Harrizko Etxearen ondotik pasa eta Kolitzara igo suebakitik, pistatik jaitsi La Garbeara eta handik Las Llanasera txirristetan barrena, Pandozales eta Las Laceras pasa eta Balmaseda herrigunera itzuli.
Probaren amaieran, partaide guztiak daude gonbidatuta indaba-putxera dastatzera frontoian. Laguntzaileek ere bazkaldu ahal izango dute, baina 6 euro ordaindu beharko dute. Antolatzaileek bazkarian parte hartu nahi dutenei eskatu diete albait azkarren jakinarazi dezatela. Opari jasoko duten kulotaz gain, partaideek Tony Gómezek egindako putxera baten zozketan parte hartzeko aukera ere izango dute