Albisteak

Kartela 

Otsaileko larunbat eta igande goiz guztietan zehar, Ostabal Balmasedako Ostalaritza Elkarteak antolatutako pintxo erakusketaren bigarren edizioaz gozatzeko aukera izango dugu. Dasta ezazu pintxoen karta zabala establezimendu kideetan, eta zigilatu txartela kontsumitzen duzun lokalean bertan, opari ederrak irabazi ahal izango dituzu eta! Txarteleko lauki guztiak zigilatuta, lehen saria lortzeko aukera izango duzu: Portugalerako 7 eguneko bidaia mantenu osoan eta afari bat Las Piscinas jatetxean. Bigarren saria bi afari berezi dira: bata Los Gemelos jatetxean eta bestea Zariz jatetxean. Gainera, 20 euroko 20 txarteletako bat lortu ahal izango duzu, gogokoen duzun establezimendu kidean gastatzeko.
Joan gustukoen dituzun tabernetara eta gozatu saria dakarten pintxoez!