Albisteak

Zubi Zaharra 
Balmaseda udalerri bizi eta osasuntsu bihurtzeko plana egiten ari da. Gure hiribilduaren iraunkortasunerako plan horrek ondorengo 8 urteetan jarraitu nahi dugun norabidea zehaztuko du. Dagoeneko bide horretarako urratsak eman dira, hiritarren laguntzarekin lan merkatua, hezkuntza, kultura, natur baloreen babesa, ingurumen kalitatea edo mugikortasun beharrak bezalako gaiak aztertu baitira. Diagnostiko horretatik ateratako ondorioekin, Balmasedako beharrizanei erantzuten lagunduko diguten helburu estrategikoak zehazten lan egiten ari gara. 
Zuk ideiak, beharrizanak edo iradokizunak emanez lagun gaitzakezu. Horretarako, teknologia berriak erabil ditzakezu, bideoak, argazkiak, etab. bidaliz Facebook-era (Balmasedako Udala) eta twitter-era (@AytodeBalmaseda).  Udalarekin harremanetan zuzenean jartzeko, geure betiko telefonora deitu ahal duzu, 946800000 (Gorka), edo bestela ingurumena@balmaseda.net helbidera idatzi. Zuk Balmasedako bizi kalitatea hobetzen lagundu ahal duzu, zeu behar zaitugu!
Gehiago jakiteko...