Albisteak

Berdintasuna 

Azaroaren 12an egindako Ohiko Bilkuran aho batez onetsi zuten Berdintasunerako II. Udal Plana. Plan horretan ekintza jakinak eskaintzen dira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lanean jarraitzearren. Balmasedako Udala erakunde aitzindaria izan da gai horretan; izan ere, zenbait urrats aspaldi emanak ditu, besteak beste, 2000. urtean sortu zuen I.Plana edo 2004an eratu zuen Emakumearen Etxea.  Martxan jarritako zereginarekin jarraitzean ezinbestekoa da egindako bidea aztertzea behar berriak antzemanda. Eta hori Berdintasunerako Euskal Legearen marko gidariaren arabera moldatzeko edukietan zein lan egiteko moduetan egin behar da.Plan horrekin eutsi egiten zaio irmoki Balmaseda denontzat berdintasunezko herria izateko konpromisoari.

Udaleko II. Berdintasun Plan honen barruan gauzatu beharreko ekintzek, besteak beste, honako helburu hauek izan behar dituzte: Udalak berdintasunarekin duen konpromisoa barreiatzea, emakumeen lan-munduratzea eta lan-baldintzak        hobetzea, indarkerian oinarritzen ez diren jarrera ereduak sustatzea edo balioak aldatzea gizarte rolak nahiz sexuaren araberako estereotipoak errotik kenduz.