Albisteak

Igor Merino - Orbea Continental 
Orrialde hau baliatu nahi dugu Igor Merino Kortazar animatu eta babesteko; izan ere, otsailaren 5ean izango da  errepideko txirrindularitza denboraldiaren egutegi profesionaleko 1. proba: XXI Iberostar Challenge Ciclista Mallorca txapelketan Igorrek Orbea Continental taldearekin egin du jausi profesionalen kategoriara. Nolanahi ere, ez ditugu ahazten Balmasedako Txirrindularitza Elkartean eman zituen lehenengo urratsak.
Teledeporte TVEko kate tematikoak zehatz-mehatz emango du proba. Programa berezia egingo du probak irauten dituen egunetan (otsailaren 5etik 8ra bitartean), 20:30ean. Aurrera Igor!