Albisteak

Bihurrikaria 

Etorri eta ikusi, jaun-andreok, nagusi eta txikiak: irailaren 27tik 29ra, Il Circo Italianoz gozatu ahal izango duzue udal frontoian. Karparen azpian, mundu berria zain dugu: Marco Rossi eta Pau Sarraute pailazorik komiko eta karismatikoenak, Ivanak aireko zirkuituan erakusten duen egonkortasuna, adorea eta poesia, Marlene Alvesen antipodismo eta plastikotasuna, Viviana Rossen aireko zintak, Alejandro eta Richarden ikarioak, Omarrek eta Claudiak oihalen gainean airean erakutsitako dotoretasuna eta edertasuna, Masimo Rossi malabaristaren trebetasuna, David Núñezek trapezioaren gainean, airean, erakutsitako gainditzeko grina paregabea, Ivana Rossiren kontortsionismoa eta irudien fusio ezin hobea “Flying Frame” trapezio duoaren eskutik. Familia giroko ikuskizuna da, bi ordukoa, eta gure hiribilduan arituko dira lehenengoz irailaren 27an. Bi emanaldi eskainiko dituzte hilaren 28an (larunbata) eta beste bi hilaren 29an (igandea). Gainera, lehenengo egunean prezio berezia egongo da: 10 euro, eta palkoan 15 euro.
Ezin duzu galdu "Circo Di Venezia", "Spirit of Circus", "Sueños" edo "Pinocho" obren ekoizle den Rossi familiaren azken ikuskizuna.