Albisteak

Ibilgailuak aparkatuta 
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea maiatzaren 17an hasi eta uztailaren 16an amaituko da. Helbideratuta ez dauden ordainagiriak BBKn ordaindu behar dira. Horretarako, zergadunen etxera bidaliko diren inprimakiak aurkeztu behar dira. Helbideratuta daudenak dagokion banketxetik ordaindu beharko dira ekainaren 16an.
Ordaintzeko epea amaituta, zorrak premiamendu bidetik ordainaraziko dira, berandutza interesak eta % 20ko errekargua barne, eta beharrezkoa bada, sortzen diren kostuak barne.
Inprimakiak etxean jaso ezean edo galtzen badira, beste ale batzuk eska daitezke Diruzaintzako udal bulegoan (Udaletxeko 2. solairua).