Albisteak

Kartela 
Urriaren 16an, ostiralean, Balmasedak Nordic Walking zentro berria inauguratuko du. Proiektuak kirol honen onurak eta Enkarterriko hiribilduak eskaintzen dituen paisaia berdeak bateratzen ditu. Ekitaldian Nordik Walking aurkeztu eta osasunerako dituen onurei buruz hitz egingo da; jarraian, doako hastapen ikastaro bat eskainiko da bide erraz batetik ibilbide gidatu bat egiteko.
Izena 945010948 telefono zenbakian eman daiteke, edo nwgunea@nordicwalkinggunea.net posta elektronikoko helbidean. Elkartzeko lekua Jose Antonio Agirre Lekube Lehendakariaren plazako lehenengo zenbakia izango da, udal pilotalekuaren ondoan, 17:00etan.
Nordic Walking edo Martxa Nordikoa gorputz osorako mugimendu kontzeptua da, atsegina eta oso eraginkorra. Kirol modalitate hau makila eskuan ibiltzean datza, eta hankak trebatzeaz gain, gorputzaren goiko atala lantzea ere posible egiten du. Horrek esan nahi du modalitate honek abantaila asko dituela beste kirol jarduera batzuekin alderatuz; izan ere, 600 muskulu mugitzen dira modu sinkronizatuan (gure gorputzean ditugunen % 90).