Albisteak

Kultur Etxearen handitze lanen fatxada 
Martxoaren 25ean inauguratu zuten Kultur Etxea, handitzeko lanak amaitu ostean. Udalak 2009an erosi zuen orubea, 320.000 euroan, eta proiektua aurkeztu zuen Toki Inbertsioetako Funtsean. 610.289,66 euroko diru-laguntza jaso zuen. Proiektuak 2010eko abenduan egon behar zuen amaituta, baina atzeratu egin zen; izan ere, indusketa arkeologiko zehatza egin behar izan zen.
Kultur Etxeak bi eraikin ditu, eta 63 m2-ko patio ireki batek lotzen ditu eraikinok. Helburua da hiribilduko eskaera sozialei erantzutea.
Horrela, Pio Bermejillo kaletik sartzen den eraikineko beheko solairuan Gaztezer eta Gazte Informaziorako Bulegoa daude, eta lehenengo solairuan 32pertsonarentzako lekua duen ikasteko gela. Beste eraikinean, berriz, beheko solairuan Txiki Parka dago, eta lehenengo solairuan Kolitza abesbatzaren “Tomás Negro” entsegu-aretoa.   Beraz,   Kultur  Etxea  osatzen dute 300 bat m2 horiek.