Albisteak

Enkarterri Green Estrategia 
“Enkarterri Green” Plan Estrategikoaren baitan identifikatutako trakzio proiektuetan jarduteko (Localvoro, bide motzak, tranbusa, etab.), Lanbidek 293.014,01 euroko diru-laguntza eman du eskualdeko 52 pertsona langabe kualifikatzeko eta euren lan-txertaketari laguntzeko. Pertsona horiek parte-hartze zuzena izango dute Enkarterrin garatu nahi diren proiektu horietan, eta jasoko duten prestakuntza bat etorriko da etorkizuneko beharrekin. Prestakuntza oso espezializatua da, ad hoc, sustatu nahi diren arlo profesionaletan:
a. Tokiko kontsumoa bultzatzea eta turismoa erakartzea: turismoa nahiz tokiko kontsumoa planifikatzea eta garatzea xede duten erakundeetan jarduten duten profesionalak.
Plaza-kopurua: 20. Iraupena: 525 ordu. Astelehenetik ostiralera, egunean 6 ordu. Hasiera batean, honela banatuko dira: astelehenean, prestakuntza emango da gelan bertan; asteartetik ostiralera, proiektuak zabaltzea.
Aurretiko baldintzak: DBH titulua; baloratuko da erdi mailako lanbide heziketa izatea nekazaritzan edo antzeko arloren batean, bai eta lehen mailako sektorean esperientzia izatea ere, besteak beste.
b. Tokiko produktuarekin lotutako prozesuak aztertzea eta optimizatzea: industria sektorean diharduten profesionalak, zehazki, prozesu kimikoak eta ekoizpen arloko prozesuak egiten diren instalazioak dauden sektoreetakoak, ekoizpen-planten arloan.
Plaza-kopurua: 16. Iraupena: 570 ordu. Astelehenetik ostiralera, egunean 6 ordu. Hasiera batean, honela banatuko dira: Lehen hilabetean, prestakuntza emango da gelan bertan; bigarrenetik bosgarrenera, proiektuak zabaltzea.
Aurretiko baldintzak: batxilergo zientifikoko titulua; goi mailako lanbide heziketa, bereziki espezialitate teknikokoak; arkitektura teknikoa edo goi mailakoa; ingeniaritza teknikoa edo goi mailakoa edo antzeko ikasketak.
c. “Enkarterri Green” marka diseinatzea eta garatzea: diseinu grafikoko sailetan, argitaletxeetan, publizitate agentzietan eta marketin  zein  komunikazioko  enpresetan  diharduten  pertsonentzako prestakuntza.
Plaza-kopurua: 16. Iraupena: 570 ordu. Astelehenetik ostiralera, egunean 6 ordu. Hasiera batean, honela banatuko dira: astelehenetik ostiralera, 2 orduko prestakuntza gelan bertan; gainerako orduetan, proiektuak zabaltzea.
Aurretiko baldintzak: erdi edo goi mailako lanbide heziketako titulazioa gai hauetan, besteak beste: informatika, turismoa, merkataritza eta marketina, edota irudia eta soinua.
Ikastaroetako batean parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute Lanbideren web orrian (www.lanbide.net) edo Lanbideren bulegoetako batean. Izena emateko azken eguna otsailaren 20a, asteazkena, izango da. Informazio gehiago eskura dezakezu Enkartur eraikineko azken solairuan (Irene), edo 946801002 telefono-zenbakira deituta.