Albisteak

Balmasedako Gurutze-Bide Biziduna 
2011n, Enkarturrek kudeatutako turismo bulegoek (Balmasedan, Sopuertan eta Muskizko La Arena hondartzan) 33.422 informazio eskaera jaso dituzte. Gure hiribilduko turismo bulegoan jasotzen da kontsulta kopururik handiena. Aurten, aurrez aurreko 19.926 informazio eskaera izan ditugu, eta beste 2.744 telefono edo mail bidez, Erdi Aroko Azokan jasotakoak zenbatu gabe; izan ere, ezinezkoa da egun horietakoak zehatz-mehatz   zenbatzea,   bisitari-oldea  etortzen da eta. Horrek esan nahi du nabarmen igo dela, kontuan hartuta 2010ean ia 3.000 bisitari gutxiago bertaratu zirela eta bertatik bertarakoak ez diren ia 150 kontsulta gutxiago egin zirela (zehazki, 17.020 eta 2.594). Hilabeteka aztertuz gero, nabarmendu daiteke abuztuan bertaratzen dela bisitari gehien informazioa eskatzera (3.211), eta ondoren ekainean eta uztailean. Urtarrilean eta otsailean, berriz (695 eta 713), bisitari kopuru gutxien etortzen dira.  Bertatik bertarakoak ez diren informazio eskaerei dagokienez, aipatu behar da egonkor samar mantentzen dela kopurua: urrian 314 (eskari gehien jasotzen den hilabetea) eta urtarrilean 138 (eskari gutxien dituen hilabetea), dena den, aurreko urtearekin alderatuta, igoera ikus daiteke.
Egun baterako bisitan etortzen diren pertsonak dira informazio zerbitzu hau gehien erabiltzen dutenak. Bizkaiko beste herri batzuetakoak edo mugan dauden  beste  probintzia  batzuetakoak dira, eta askotan, egiaztatu da ez dutela eskualdea ezagutzen, Balmaseda erreferentzia puntutzat hartzen dutela, eta ondoren Enkarterriak ezagutzeko informazio orokorra eskatzen dutela, neurri handi batean, baliabide turistiko erakargarriak deskubritzeko gogoak bultzatuta. Hala ere, denbora luzerako datozen turistek informazio nahikoa eskuratzen dute hona etorri aurretik, edo bestela kontratatu duten ostatuak eman ohi die informazioa.
Kopuruak aipatzearren: bisitarien % 73,1 Euskadikoak dira, % 22,3 estatutik etorritakoak eta % 4,4 atzerritarrak dira. Ehuneko horiek 2011n jasotako datuen antzekoak dira.
Amaitzeko, azpimarratu behar da Balmasedako Enkarturrek 112 txango antolatu dituela: 68 Bizkaitik etorri den jendearekin, 13 Gipuzkoatik etorritakoekin, 3 Arabatik etorritakoekin, 26  estatuko  gainerako  probintzietakoekin eta 2 atzerritarrekin. Gehien bisitatu dituzten baliabide turistikoei dagokienez, Karrantzako Karpin Abenturak jarraitzen du lehen postuan.