Albisteak

Kartela 
Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikorako gizarte, enpresa eta erakunde mugimendua den Enkarterri Greenek jardunaldi bat antolatu du, “Bioproduktuak” proiektua balizko inbertsiogileei aurkezteko. Proiektua Tecnalia Venturesek egin du, sustatzaile pribatuen laguntzarekin, eta haren asmoa kimika fineko produktuak fabrikatzeko lantegia abiaraztea da. Proiektua produktu naturalagoak, baliabide fosiletatik eratortzen ez direnak, lortzeko asmoa duen bioekonomiaren arloaren barnean dago.
Jardunaldia bai enpresaburuei bai inbertsiogileei, erakundeetako eta finantza entitateetako arduradunei eta inbertsio kudeatzaile orokorrei zuzenduta dago, eta irailaren 19an, ostiralean, egingo da Balmasedako Convento San Roque hotelean, 9:00etatik aurrera. Bertan Jesús Torrecilla Tecnalia Ventureko merkatu zuzendariak, Esther Lasa Enkarterriko udalerrien Mankomunitateko buruak eta Andoni García Enkarterri Group enpresa elkarteko presidenteak  hartuko dute parte.
Proiektuaren helburu nagusia, gantz-azidoen ester metalikoetatik (FAME-biodiesela) eta/edo elikadurakoak ez diren landare-olioetatik aurrera, kimika fineko produktuak fabrikatzeko lantegia abiaraztea da, egungo biodiesel lantegiei bideragarritasuna eskainita, haren produktua balio erantsi handiko konposatuei begira baitago. Proiektua inbertsiogileak izan daitezkeen taldeei aurkeztuta, hori gauzatzeko behar diren baliabideak eta finantza laguntzak eskuratu nahi dira.
Merkatuak jatorri berriztagarri hori baloratzen duenez eta abantaila lehiakortzat jotzen duenez, proiektuak prozesu kimiko berritzaile bat industrializatzeko negozio-aukerak sortu nahi ditu. Izan ere, hainbat alditan eta lehengai berriztagarri, merke eta erabilgarrietatik aurrera, balio erantsi handia duten kimika fineko produktu batzuk sortzen dira.
Enkarterri Green eskualdeko udalek, enpresaburuek eta eragile sozioekonomikoek bultzatzen duten gizarte, enpresa eta erakunde mugimendua da, eta, Enkarterri eskualdean bizi-kalitatea, enplegua eta ongizatea sortzeko asmoz, erakunde publikoen eta pribatuen arteko lankidetzaren alde egiten du, giza faktorean oinarrituta eta eskualdeko garapen ekonomiko iraunkorrari begiratuta. Horretarako, espazio sozioekonomiko bereizia eta esklusiboa eskaintzen du, horretan etorkizuneko jarduerak sortzen dituzten balio erantsi handiko ekimenak ezarri ahal izateko.
Argibide gehiago: Mikel Pulgarín Consultores (609 31 21 97).