Albisteak

Kultur Etxearen zabaltze-lanak 

Martxoaren 26an eta 27an (larunbata eta igandea, hurrenez hurren), Kultur Etxean zabaldu duten gunearen ateak irekiko dituzte 11:00etatik 13:00etara, nahi duten pertsona guztiek ezagutzeko aukera izan dezaten. Kultur Etxeak bi eraikin bereizi ditu, eta 63 m2-ko patio ireki batek lotzen ditu eraikinok. Helburua izan da hiribilduko eskaera sozialei erantzutea. Horrela, eraikin horietako batera Pio Bermejillo kaletik sartzen da. Beheko solairuan Gaztezer eta Gazte Informaziorako Bulegoa daude eta lehenengo solairuan xxx lagunentzako lekua duen ikasgela. Beste eraikineko sarrera Martin Mendia kaleko 16 zenbakian dago. Beheko solairuan Txiki Park dago eta lehenengo solairuan entseguetarako “Tomás Negro” lokala Kolitza abesbatzarentzat.