Albisteak

Kalezaindu 
Balmasedako Udalak intzidentzietarako beste zerbitzu bat jarri du martxan; bertan, herritarrak izango dira protagonista. Hemendik aurrera, KaleZaindu sistemaren bidez, balmasedarrek arinago eta modu eraginkorragoan  eman ahal izango dute matxuren eta kalteen berri. Internetera konektatuta dagoen edozein gailutik sartu ahal izango dira sistemara.
 Tresna berri hori oso erraza da erabiltzen. Udalaren webgunearen bitartez (http://zabaltzen.balmaseda.net/es/kalezaindu/) edota smartphone edo gailu mugikor batean Zabaltzen Balmaseda aplikazioa deskargatuz erabil daiteke. Erabiltzaileek udalak jakin beharreko edozein matxura, kalte, pitzadura edo intzidentzia jakinarazi ahal izango dute. Horrela, udala arazoa konpontzeaz arduratuko da. Sisteman ageri den hiribilduko mapan gertatutako intzidentziak ikusi ahal izango dira, bai eta konpondu arte zein egoeratan dauden ere. Horrez gain, solaskideari mezu baten bidez erantzungo zaio, jakinarazi duen matxuraren bilakaeraren berri emateko.
 Tresna berri horri esker, Balmasedako Udalak herritarren lankidetza aprobetxatu nahi du hiribilduko ondasun eta zerbitzu publikoak egoera egokian egon daitezen.