Albisteak

Urbegi Fundazioa 

•  Diputazioa elkarlanean arituko da eskualdeko ekintzaileak bideratuz haien enpresa proiektuak sendotu arte.
•  Urte honen amaieran 6 enpresa berrien sorrera du helburu.

Balmaseda, 2015eko apirilaren 16a. Urbegi Fundazioak “Enkarterri bultzatzen” proiektu berria aurkeztu du gaur goizean. Bizkaiko Aldundiaren Ekonomia Garapeneko arloaren laguntza izango du ekimenak, Enkarterriko ekintzaileak lagundu eta enpresa proiektu berriak sendotzeko helburuarekin. Javier Larrañanak, Urbegi Fundazioaren Lehendakariak, zuzendu du aurkezpen ekitaldia eta ekitean interesatutako jende asko hurbildu dira Balmasedara. Hiribilduko alkatea, Álvaro Parro ere izan da bertan, Imanol Pradalesekin batera, Ekonomia Garapeneko diputatua.

Pradalesek nabarmendu du proiektu honen garrantzia eskualdeko ekonomia berpizteko. “Oso baikorrak gara. Ekimen oso berritzailea da, momentu honetan Bizkaian bakarra, baina etorkizunean beste eskualde batzuetan aplikatuko dena” gehitu du. Pradalesek azpimarratu du Enkarterrin krisiak oso gogor jo duela baina momentu honetan “ilusio handia” dagoela herritarren artean eta “oso bizirik” dagoela. “Horregatik ziur naiz Enkarterrik aukera hau ongi aprobetxatuko duela”, aitortu du.

Javier Larrañagak adierazi du ekimen honek hainbat abantaila dituela haien enpresa proiektu propioa sortu nahi dutenentzat. Ekintzaileei zuzendutako beste proiektu batzuk ez bezala, Urbegi Fundazioak sektore desberdinetan merkatu-azterketa bat egingo du, negozio aukerak identifikatu eta ekintzaileek aurkeztutakoetara gehitzeko. Horretarako Euskadiko trakzio-enpresa, elkarte zein Klusterrekin bilerak egingo dituzte.

Larrañanak nabarmendu du Urbegi Fundazioak ekintzaileak babestu eta gidatuko dituela prozesu osoan zehar, bere esperientzia zabala eta berezko duen eredu soziala partekatuz. Fundazioaren parte diren langileen testigantzez gain, ekintzaileek arloan adituak diren pertsonen laguntza ere izango dute. Azpimarratzekoa da proiektu honen ondorioz sortzen diren enpresak Grupo Urbegiren parte izango direla.

Ekitearen prozesua
Urbegi Fundazioak proiektua aurkeztuko du hurrengo asteetan Enkarterriko herri guztietan. Ekimenaren lehenengo fasea maiatzean hasiko da, hasierako 15 kandidaturekin kontaktua hastean. Momentu horretatik aurrera bi hilabetez formazioa eskainiko zaie. Urbegi Fundazioaren tutoretzapean eta arloan adituak diren hainbaten laguntzarekin, ekintzaileek finantza kudeaketaz, merkatuaz, produktuaz zein zerbitzuaz haien ezagutzak zabalduko dituzte.

Urbegi Fundazioak ezarri duen helburua da urte amaierarako gutxienez 5 lanpostu sortuko dituzten 6 enpresa berri sendotzea. Horra iristeko proiektu bakoitzaren gainean negozio-planak diseiantuko dira eta ekintzaileak lagunduko dituzten tutoreak izendatuko dituzte, proiektuak direnak enpresa bihurtu daitezen eta hazkuntza gaitasuna garatu dezaten.