Albisteak

Kolitza koralak 8 eta 18 urte bitarteko gazteen bila 
Kolitza koralak eraberritu eta denboran nahiz herriko kulturan biziraun nahi du “Kolitza-Gazte” proiektuaren bidez. Balmasedako 8 eta 18 urte artean dituzten eta kantatzen disfrutatzen duten gazteei begira eginiko deialdia da. “Kolitza-Gazte” musika eta kultur mailako ekintza formatzailea da. Bada, parte-hartzaileak elkartearentzako koralista berrien harrobi bihur daitezke. Balmaseda izena beste leku  batzuetan ezagutarazteaz gain, herribilduko ekintzetan parte hartzeko aukera izango duzu, zure adin bereko neska-mutilak ezagutzeko, bidaiatzeko, 50 urte baino gehiagoko historia daukan taldeko kide izateko, eta, hori guztia, kantatuz.
Elkartearekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko edo telefono hauen bidez: coralkolitzabalmaseda@gmail.com eta 664457267 (Alberto). Galdu ezin duzun esperientzia da honako hau.