Albisteak

"La Oreja de Van Gogh"-aren kartela 

Apirilaren 23an   Balmasedako Udalak prentsaurrekoa eman zuen La Oreja de Van Gogh talde ezagunak gure herrian emango duen kontzertua aurkezteko.  La Oreja de Van Gogh talde donostiar ezagunak jendetza erakarriko du  Balmasedara,  eta horixe izango da  gure artean ondo pasatzeko aitzakia  eta gure herriko taberna eta jatetxeetara joateko aitzakia ere bai; izan ere, gure ostalaritza kontzertuaren  laguntzailea da. Gainera, ekitaldiak badu beste  pizgarri bat, hain zuzen ere, kontzerturako aukeratu den eguna, ekainaren 25a, gure herrian ekainaren 24tik 27ra izango den Garagardoaren I. Azoka ospatuko da, alegia. 

Kontzertua 21:30ean hasiko da udal frontoian, eta aurretik Balmasedako Mild taldeak joko du.  Frontoia betetzen bada, kanpoan egingo da jende guztiak  La Oreja de Van Gogh taldearen kontzertua ikus dezan. Sarrerak 21 euro balio du aldez aurretik erosiz gero, eta 24 euro txarteldegian. Sarrerak salgai daude herriko tabernetan, Kultur Etxean eta Udalak Ballontin (Portugalete) duen turismo sustapenerako zentroan. Telekan ere erosi ahal dira ( BBKren erabilera anitzeko kutxazainetan, 944310310 telefono zenbakira deituz  eta www.bbk.es web gunean). Egun horretan FEVEren tren gehiago egongo dira eta 1:30ean tren bat aterako da Balmasedatik Bilborantz.
Kontzertuaren antolatzaileak Balmasedako Udala eta LastTour Internacional dira eta Euskaltel babeslea.