Albisteak

Via Crucis Balmaseda 
Oraindik hiru aste falta dira Aste Santurako, baina dagoeneko argitalpen digitalak hasi dira tradizio horren inguruan idazkiak argitaratzen. Ciudades y Pueblos aldizkari digitalak, gure hiribildua eta Gurutze-bidea nabarmendu ditu bere azalean, Cadizeko inauteriekin edo Nafarroako gastronomiarekin batera.
Beste aldizkari batek, 20 minutos-ek  hain zuzen ere, “Jesusen” IX. bilkuraren berri ematen du, bai eta Europapress agentziak ere. Bilkura martxoaren 17an, larunbatean, izango da. Landa-turismoari buruzko Club Rural aldizkariak ere laburki azaltzen du Balmasedako Gurutze-bide Biziduna eta bere historia.
Deia izan da gure Aste Santuarekin lotutako zerbait argitaratu duen lehenengo egunkaria, eta, gainera, azken orduko berria eman du: gure alkate Joseba Zorrilla izango da Pontzio Pilato gobernadore erromatarra.