Albisteak

Ilargi betea 

Ekainaren 5era arte, 2.000 euro irabazten lagunduko diguten erosketak egin ditzakegu. Balmadenda Balmasedako Merkatarien Elkartearen ekimen berria da. Zozketan parte hartzeko, sei establezimendutan erosi behar da. Establezimendu horietan zigilua jarriko diote ontzian sartuko diren txartelei. Bezeroen datuak ere agertuko dira txarteletan.
Zozketa ekainaren 5ean egingo da Kultur Etxean, 20:30ean, eta orduan jakingo dugu zein den sariduna. “Gau Zuria” ekainaren 7an (ostirala) izango da. Gau horretan, irabazleak 2.000 euroak gastatuko ditu 20:00etatik 22:00etara bitartean, elkarteko 10 establezimendutan, gutxienez. Irabazleak zalgurdi batean egingo ditu joan-etorriak, eta, asko jota, 200 euro gastatu ahal izango ditu establezimendu bakoitzean.
Gainera, “Gau Zuria”-k iraungo duen bi ordu horietan, museoak irekita egongo dira, musika eskolek kaleak alaituko dituzte, eta zenbait kirol-erakustaldi egingo dira.
Hartu parte erosketak eginez, eta irabazi 2.000 euro “Gau Zuria”-n. Jardueraren babesleak Balmasedako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila dira.