Albisteak

Felipe Elorriagari buruzko liburua 
Felipe Elorriagak bere bizipenak bildu ditu “Ekinagaz egina” liburuan. Karlos Ibarzabal autorearen laguntza izan du liburua   argitaratzeko. Horrez gain, Meñakako eta Balmasedako udalek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taket bertsolaritza elkarteak ere euren laguntza eskaini dute. Felipe Elorriaga Meñakan jaio zen, eta bertako alkatea izateaz gain, euskararen aldeko lan itzela egin zuen Enkarterrin, eta bereziki Balmasedan. Zubizaharra Ikastola sortu zuen hemen eta gau eskolako irakasle izan zen. Horiek berak egindako lanetako batzuk baino ez dira.