Albisteak

Loquillo 

Dagoeneko 23 urte pasatu dira Loquillok Balmasedan kontzertua eman zuenetik Los Trogloditas taldearekin batera. Garai hartan, “Madrileko Mobida" puri-purian zegoen, eta rock artista basati hauek argi utzi nahi izan zuten musikan gelditzeko asmoz etorri zirela.

Urteek arrazoia eman die, eta dagoneko 30 urte bete dira Donostian bizi den Bartzelonako abeslari horrek bere musika karrerari ekin zionetik. Orain, “Rock and Roll Star” ikuskizuna ekarriko du gure hiribildura. Ia bi orduko ikuskizun horretan bere abestirik arrakastatsuenak eskainiko dizkigu Jaime Stinus buru duen rock bandarekin batera. “Feo, fuerte y formal”, “Cadillac Solitario”, “Todo el mundo ama a Isabel” edo “El ritmo del garaje” dira kontzertu horretan eskainiko dizkigun abestietako batzuk. Eta, jakina, Locoren soinu sendoak, dotoretasunak eta eszenan jartzeak gogoraraziko digute zergatik den bera aspalditik "rock and roll star” bat.

Ez huts egin, etor zaitez! Urriaren 30ean izango da, 22:30ean, San Severino plazan. Doakoa da.