Albisteak

Balmasedako ludotekaren irudia 
Urriaren 5ean hasiko da asteko ludoteka 3, 4 eta 5 urteko umeentzat. Kultur Etxean izango da astearte eta ostegunetan. Kultur Etxean bertan eman beharko da izena urriaren 4an, 17:00etatik 18:30era. Lekuak mugatuak dira, eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da. Balmasedako ume bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu hiruhilekoan (20 euro familia ugarikoa izanez gero), eta Hiribildukoak ez direnek 60 euro (50 euro familia ugarikoa izanez gero).