Albisteak

Merkatal kalea 
Joan den abenduaren 29an 2015erako Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ziren osoko bilkura berezian, eta EAJren aldeko botoekin, CLIren eta Talde Sozialistaren abstentzioarekin eta EH Bilduren aurkako botoekin onartu ziren. Hasi berri den urte honetarako 7.250.860 euroko kopurua finkatu da, % 2,76 gutxiago 2014. urteari dagokionez. Izan ere, partida guzti-guztietan aurreikuspen kontserbatzaile eta zuhurra egon da; aurreko ekitaldiko aurrekontuaren betearazpen-egoera nahiz urte honetarako udal-tasa eta -zergetan aurreikusitako  izozketa  hartu  dira  aintzat.

Gastuak
Oro har, aurten finantzarioa ez den gastuaren mugaren kopuruak (6.603.000 euro) garrantzi handia hartu du, gastuaren aurrekontua kalkulatzeko oinarritzat hartu baita.
Lehenengo kapituluari, langileria-gastuei buruzkoari, dagokionez, guztizkoaren % 35,59 da eta % 4,25 handitu da Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan xedatutako 2012ko aparteko pagaren % 25eko gordailutzeagatik; horrez gain, lan-poltsatik datozen laguntzako sorosleen aurreikuspena kapitulu horretan dago, eta kirol-gastuen partidatik desagertu da.
Gastu arruntari dagokionez, partida batzuk berrantolatu egin dira eta, beraz, beste urte batzuekin alderatzea konplikatua da. Osorik hartuta % 0,99 igo da. Azpimarra dezakegu ELZ % 30 (65.000 euro) handitu dela, gastu-partidak guztira (29.300 euro) baino gehiago; hortaz, efektu hori kenduta, kapitulua jaitsi egingo litzateke, eta horrek administrazioan eusteko eta eraginkorra izateko egiten ari den ahalegina nabarmentzen du.
Maileguen interesak % 20 murriztu dira, eta, horrela, guztizkoaren % 0,69 da hirugarren kapitulua.
Era berean, azpimarragarria da 277.860 euroko ezohiko amortizazioa, horri esker 597.860 euro amortizatuko direlako.
Horraino aurrekontuaren % 86 inguru kontsumitzen da. Gainerakoari dagokionez, iaz hasitako ildoarekin jarraitu nahi izan da, alegia egoera zailenetan dauden pertsonentzako arreta lehenetsi eta transferentzien kapituluari inbertsioen kapituluari baino garrantzi handiagoa eman.Horrela, 4. kapituluan Bizkaikoari egindako ekarpena azpimarra dezakegu; hasiera batean 10.000 euroko zuzkidura eduki du, udal-intereseko programazioa eta handitzeak zehaztu zain, udal-euskaltegiaren, Enkarterrialdearen edo Enkarturren partiden premia handiagoak aurreikusirik. Era berean, León Trucíos fundazioarentzako partida bat barne hartu da. Horren bidez, jarduera mantentzeko udal-konpromisoa azaldu nahi da, eskumen gehiago gain hartu gabe,  gaur  egungo  legeriak  baimentzen ez du-eta.
"Tokiko Enplegu Plana" eta "Ekonomia Suspertzeko Plana" programak berriro sartu dira, 450.000 euroko baterako zuzkidurarekin. Partida horietan enplegua sortzea xede duten udal-jarduketa guztiak sartzen dira. Horretarako, zerbitzuak kontratatzen dira, lanak eta inbertsioak egiten dira, enpresentzako eta enpresari berrientzako diru-laguntzak ematen dira, eta gazteentzako bekak edo merkataritzarako laguntzak ematen dira. Partidak hasiera batean iazkoak baino txikiagoak diren arren, diru-sarrera berriak lortu ahala partidak handitzeko konpromisoa agerian jarri da. Lehentasun horri gizarte-izaerako beharrak eta inbertsioa gehituko zaizkio diru-sarrera berriak inbertitzeko bigarren eta hirugarren lehentasun gisa.
Mendia eskolako 2 urteko umeen gelarako zuzkidura handitu egin da. Halaber, kirol-erakundeentzako eta Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloentzako diru-laguntzak handitu dira. Ostabalentzako diru-laguntza bat barne hartu da eta Zubi Zaharra ikastolarekiko hitzarmena mantendu egin da.
Familia-ekonomien partidaren zenbatekoa igo egin da, 69.000 euro esleitu dira eta, betearazpena baxuagoa bada,  beste  gizarte-erabilera  batzuetarako balia daiteke, adibidez gizarte-larrialdiko laguntzetarako. Era berean, herrialde txiroentzako proiektu solidarioetarako % 0,7ko ekarpen tradizionalari eutsi zaio.
Partida-multzo hori aurrekontuaren % 12   da,   eta   ahal   den   neurrian  igotzeko konpromiso irmoa hartu da.
6. kapitulua guztizkoaren % 2,36 da eta gehien jaitsi dena da; izan ere, Kolitza Aterpetxea erreformatzea eta Hezkuntza arloko inbertsio-partidak mantentzea soilik aurreikusi da. Horrez gain,  udal-talde  politiko  guztientzako ekipamendu informatikoak eskuratzeko partida bat sartu da eta, azkenean, 5.000 eurora murriztu da.
Gastu-aurrekontuaren kontzeptuen banaketa berriari dagokionez, azpimarra daiteke Administrazio Orokorreko kapitulu berri batean bildu dela, ia-ia zerbitzu guztiak barne hartzen baititu. Hala ere, eta lotutako langileria-gastuak kontuan izan gabe, Gizarte Ekintzako partidek aurrekontuaren % 6,08 daramate, eta Enpleguaren Sustapenerakoek, aldiz, % 5. Ehuneko horiei Ekonomia Dinamizatzeko Planak dakarren % 1,40 gehituz gero, emaitza   da   guztizkoaren   % 13  pertsonekin lotura zuzena daukan erabilera baterako esleitu dela.
Kirol-, kultura- eta hezkuntza-instalazioen oinarrizko garbiketa-, argiztapen- edo mantentze-zerbitzuetarako 1.800.000 euro inguru esleitu dira, hau da, aurrekontu osoaren % 25.
Horrenbestez, aurrekontu berrion laburpen gisa, esan dezakegu, langileria-gastua    (guztizkoaren % 38)  aintzat  hartu  gabe,  herritarrei  zerbitzuak ematea eta haien premiei erantzutea dutela helburu.

Zuzenketak
Candidatura Local Independiente taldeak lau zuzenketa partzial aurkeztu zituen; proposaturiko baxuetan altuetan baino handiagoa izan zen zenbatekoa.
Lehenengo zuzenketak, Lantegi Eskola berrabiarazteari eta aurreko edizioetan emandakoek baino lan-irteera gehiago dauzkaten lanbideak barne hartzeari buruzkoak, EAJren aurkako botoak eta EH Bilduren eta Talde Sozialistaren abstentzioak jaso zituen. Proposamenaren ontasuna argi dagoen arren, udal-eskumenak gainditzen ditu.
Horrez gain, energia elektrikoaren gastu-partida handitzeko eskatu zuen CLIk, itzali diren kale-argiak berriro abian jartzeko. PNVk proposamena arbuiatu egin zuen; izan ere, partida jaisten jarraitu nahi dute argiztapen-ekipamendu eraginkorretan inbertitzen segitzeko eta kontsumo elektrikoaren merkaturatzea lehiaketara ateratzeko. Horrek zenbait eremu gehigarri argitzeko bidea emango du.
Hirugarren zuzenketa partzialak Kolitzan aterpetxe berri bat sortzeko aurrekontuko partida deuseztatzea eskatu zuen. EH Bilduren eta Talde Sozialistaren abstentzioarekin, mozioa ez zen atera, EAJren aurkako botoen ondorioz.  Talde  horren  ustez,  aterpetxea inbertsio estrategiko bat da, zeren eta, aurten, kanpo-finantzazioa (aldundia eta EEE) edukitzeko aukera dagoelako eta gure herrian turismo berriaren sustapenaren aldeko apustua egiten jarraitzea dakarrelako.
CLIk aurkeztutako azken zuzenketa onartu egin zen EAJren eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.
Teknologia berriak erabiliz herritarrei abisuak  emateko   sistema   bat   ezartzean  datza.
EH Bilduk 34 zuzenketa partzial aurkeztu zituen. Seitan ez da kuantifikazio  ekonomikoa  aipatzen,  baina  batzordean taldeko bozeramaileak argitu zuen haien erabileraz ari zela, ez zenbatekoaz. Dena den, talde horrek finantzarioa ez den gastuaren muga gainditzen du aurkeztutako altuekin, eta hori ez dago baimenduta.
Zuzenketen botoa eramangarriagoa egiteko, lau bloke handitan banatu ziren.   Alde  batetik,  beste  ekitaldi  batzuetan aurkeztu zirenak jorratu ziren: alkatearen soldata eta liberazioak murriztea, Gizarte Segurantzaren  zati  proportzionala  edo  Udalbiltzarekin lotutako beste batzuena, informazio-gizartea, zinegotzientzako eta talde politikoentzako esleipenak murriztea edo hirugarren mundurako laguntza.
Bigarren zuzenketa-bloke handiak gai hauek zituen hizpide: kultura-egintzen partidaren, publizitate- eta propaganda-partidaren, sustapen turistikoko partidaren murriztapena, Enkarterri Group elkartearentzako transferentzia eta lehen aipatu dugun Kolitza aterpetxe berriarena.
Beste zuzenketa-talde batean, gastuaren muga gainditzea gizarte-izaera batekin bateratu zutenak zeuden, esate baterako León Trucíos fundazioarentzako transferentzia, familia-ekonomietarako laguntza edo ELZ.
Zuzenketa horiek guztiek ez zuten aurrera egin EAJren aurkako botoak, CLIren eta Talde Sozialistaren abstentzioa eta EH Bilduren aldeko botoa zeukatelako.
Azkenik, lau zuzenketa aho batez onartu ziren: gobernuaren lokomozio-gastuak erdira murriztea eta beste enpresa batzuetan kirol- eta lan-partida kentzea (1.000 eta 5.000 euro hurrenez hurren), Berdintasuneko jardueretako gastuetarako (2.000) eta Euskara sustatzeko gastuetarako (4.000 euro) erabiltzeko.
Talde Sozialistak 5 zuzenketa aurkeztu zituen; 60.500 euroko gehikuntza eta 9.000 euroko jaitsiera zekartzaten. Horietako bi onartu egin ziren EAJren eta CLIren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Horrela, ekipamendu informatikoen partida 4.000 euro murriztea onartu zen, eta diru hori CLIk mezularitza-sistemari buruz aurkeztu zuen zuzenketaren   (2.000   euro)   eta   Gizarte   Ekintzako jardueren artean (gainerako 2.000 euroak) banatuko da.
45 urtetik gorako helduentzako Enplegu Plan bat sortzeari buruzko zuzenketari dagokionez, ez zuen aurrera egin EAJk aurkako botoa eman zuelako, CLIk aldeko botoa eman eta EH Bildu abstenitu arren. Gobernu-taldearen ustez, plan horrek babesa dauka Enplegu Planaren partida orokorrean,   eta   beste  erakunde  batzuek, hala nola Lanbidek, kolektibo horren alde egiten dute.
Era berean, pentsatu zen ekonomia familiarrentzako partidak ere babesa zeukala, horixe baita hain zuzen ere diruz laguntzen dena. Aurrekontu horretan, esleitutako zenbatekoa handitu egin da joan den urtearekin alderatuta, baina uste da gakoa eskatu beharreko betekizunen diseinuan dagoela. Aurreko zuzenketaren botoen korrelazio berbera lortu zuen.
Bosgarren zuzenketak boto berak lortu zituen; izan ere, Merkataritzako Zinegotzitzatik Balmadendari diruz laguntzen diote (eta aurten Ostabali ere bai) eta horiek, hain zuzen ere, Talde Sozialistak eskatzen zuen erosketa-bonuen zozketa hori dagoeneko egiten dute.