Albisteak

Manuel Caboren porsche kotxea 
Manuel Cabo balmasedar pilotua lehenengo postuak gehitzen ari da bere garaipen-zerrendara. Joan den uztailaren 23an Riego de Ambrós-eko (Ponferrada) XXII. Igoera irabazi zuen, eta igoera hori Gaztela eta Leongo Mendi Txapelketarako eta espezialitate bereko Madrilgo Txapelketarako puntuagarria da. Zenbait egun lehenago, uztailaren 10ean, Arnedilloko (Errioxa) karrozeriadun ibilgailuen I. Igoera ere irabazi zuen.
Ziur Manuel Cabok poztasun gehiago emango dizkigula hurrengo hilabeteetan.