Albisteak

Kartela 
Balmasedako Udaletxeak, Hiribilduko elkarte eta frutadendekin batera, Odoleko Minbiziaren aurkako Martxa Solidarioa antolatu du Fundación Josep Carreras Contra la Leucemia elkartearen alde. Urriaren 18an izango da, 11:00etan, eta hasiera San Severino plazan izango dugu.
Lehiaketarik gabeko proba izango da, familia osoarentzat ezin hobea bere zailtasun maila txikia delako. "Sebe de Umaran" izeneko nordic walking ibilbidearen gainean egingo da, 3,6 km-ren zehar.
Eman izena urriaren 13tik 16ra, biak barne, Emakumearen Etxean,3 eurotan. Inskripzioarekin motxila bat izango duzu opari.