Albisteak

Langileak 
INEMek 20.101,65 eurotik gorako diru-laguntza eman dio Balmasedako Udalari enplegurako eta autoenplegurako lan orientazioko jardueretarako (OPEA jarduerak).
Programa horren bitartez, informazioa, orientazioa, laguntza edo beste prozedura batzuk erabiliz langabeen egoera lan-merkatuan hobetzeko eta besteren kontura lana bilatzean laguntza emateko jarduerak garatuko dira (Enplegurako Lan Orientazio Zerbitzuak).
Herriko 2 pertsona kontratatuko dira, 120 langaberi laguntzeko eta Zallako INEMen bulegoak aukeratuko ditu pertsona horiek. OPEA jarduerak maiatzaren amaieran hasiko dira eta parte hartu ahal izateko beharrezkoa da langabeziaren txartela edukitzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu INEMen enplegu bulegora edo Udalaren Enplegu Sailera (tel.: 946801002).