Albisteak

mahaiak eta aulkiak 

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (lehengo Inem) gure Udalak aurkeztu dituen bi lan-tailer berriak onartu ditu, eta, horregatik, bi diru-laguntza eman digu, 440.552,40 euro guztira. Tailer horiek Industriako Jantzigintza eta Lorezaintzakoak dira.

Lan-tailer horiek 25 urtetik gorako langabeentzat dira: lanbide-prestakuntza ematen zaie gero lan merkatuan sar daitezen. Tailer bakoitzean 10 pertsona daude. Urtebete iraungo du eta azaroaren 1ean hastea aurreikusita dago.

Industriako Jantzigintzako tailerrean Balmasedako zenbait antzezpenetarako jantziak egingo dira: Olentzero, Erdi Aroko Azoka, Errege Magoak, Pasio Biziduna eta Putxerak.

Lorezaintzako lan-tailerrean lorezaintza eta basogintzako lanak egingo dira La Encartada lantegiaren inguruan, San Ignacio auzoan eta Gazteluko Muinoko parkean.

Parte hartzaileak hautatzeko prozesua datozen hilabeteetan egingo da. Hautagaiek langabezia txartela egunean eduki behar dute, SPEEk berak (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) egingo baitu hautaketa.

Uko egin zaio dokumentuak digitalizatzeko hirugarren enplegu tailerra jartzeko Udalak aurkeztu duen eskaerari.