Albisteak

Hiltegia 
Balmasedako hiltegi-ohian, lan-eskola bezala ezagutzen dena eta Martín Mendia kalean dagoena, udal zerbitzu ezberdinak kokatzen dira, udal-enplegu zerbitzu zentroa, EPA, KZ gunea, HABE eta AEK euskaltegiak hain zuzen ere.
Udaletik aztertzen ari dira zerbitzu hauek El Cubo kaleko beste udal lokal batera aldatzeko aukera, lokal berri honen kokapena egokiagoa delakoan. Lokala 200 metrora dago hau da, Balmasedako ekonomia-jarduera gune erdian. Hiltegi-ohia, ordea, aisialdi eta ostalaritza ekipamendu berria izateko aukera izango luke, kultura gune erdian baitago.
Egoera honetan, MATADEROa berritu!helburu bikoitza duen parte-hartze prozesu bat da: Alde batetik, gaur egun hiltegi-ohian eskaintzen diren zerbitzuak El Cubo udal-lokalera aldatzeko aukera eta beharra definitzea da lehengo helburua. Eta, beste aldetik, hiltegi-ohian eskaini ahal diren aisialdirako ekintza eta erabilpen berriak definitzea da bigarren helburua.
Lehenengo helburua lortzeko, parte hartze prozesua hiltegi-ohian lan egiten dutenei eta erabiltzen dutenei zuzentzen zaie. Bigarren helburua lortzeko, prozesua herritar guztientzat irekita dago (auzotarrak, elkarteak eta abar).
Prozesuan parte hartu nahi duten guztiekhori egin dezakete, apirilaren 30era arte interneten bidez, horretarako inkesta eta web foroabaitago: www.phpositivo.com.